DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Eman minutu 1 Ikus-Entzunezko Piezen Nazioarteko Lehiaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2022/01/31

BALDINTZAK

Gehienez minutu bateko iraupena izango dute lanek (kreditu-tituluak kontuan hartu gabe). Edoizein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira eta honako formatu hauetakoren batean: mov, avi, flv, mpeg, mp4.

Pertsona bakoitzak nahi beste ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango ditu eta taldean ere egin daiteke.

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

Lanak egiteko edozein teknika edo postprodukzio mota erabil dezakete egileek.

EDUKIA

“Eman minutu 1 BIZITZAren alde" lehiaketak 2030 Agenda eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) betetzeari buruz kontzientziatuko du. Agenda 2030 eta GIHei buruz defendatzen, sustatzen, aldarrikatzen, zabaltzen eta/edo kontzientziatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko pieza onenak sarituko ditu, mundu ekitatiboa, justua, inklusiboa, jasangarria eta planetarekiko errespetuzkoa eraikitzen lagunduz, konpromiso pertsonala eta errebeldia faktore abiarazle eta bideratzaile gisa hartuta..

Sariak: 5.000 € / 1.250 € / 600 € / 600 €.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

UNESCO Etxea

94 4276432

Uribitarte pasealekua 12, 2. lokala (Bilbo)

dame1minutode@unescoetxea.org

UNESCO Etxea