Erakutsi zure aldaera artistikoa Ertibil Bizkaia 2020en

 “Ertibil Bizkaia” ikus-arteen erakusketa ibiltaria hemen da berriro ere tokiko artista gazteen sormen-ekintzak babesteko helburuarekin

Azken edizioan espezialitate ezberdinetako 83 artistek hartu zuten parte, eta ekimenaren izaera ibiltariari esker, saritutako 18 lanak Bizkaiko hainbat udalerritan ezagutarazi ziren. XXXVIII. edizioak pintura, eskultura, grabatua, argazkia eta DVD-bideoa barne hartuko ditu.

Ertibil Bizkaiaren helburu nagusietakoa Bizkaiko artisten nazioartekotzea sustatzea da. Hiru sari berezien irabazleek Japoniako zentro espezializatuetan egonaldi artistikoez gozatzeko aukera ere izango dute. Deialdia Bizkaiko edozein udalerritan erroldatutako artista guztientzat eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean 2019/2020 ikasturtean matrikulatutako ikasleentzat zabalik dago.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu, ikus-arteen modalitateetako edozeinetan. Eskaerak aurkezteko epea honako hau da:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez aurkezten diren eskabideak:
  1. Dokumentazioa: 2020ko urtarrilaren 30etik otsailaren 7ra (biak barne)
  2. Artelana: 2020ko otsailaren 6an eta 7an, 10:00etatik 13:30era, Basauriko Elkartegian
  • Aurrez aurreko aurkezpenak, dokumentazioa eta artelana, Basauriko Elkartegian egin behar dira, 2020ko otsailaren 6an eta 7an, 10:00etatik 13:30era.

Ez galdu aukera eta Ertibil Bizkaia 2020en parte hartu!

“XXXVIII. edizioak pintura, eskultura, grabatua, argazkia eta DVD-bideoa barne hartuko ditu”