DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

EN ABIERTO Ertibil 2026 aktibazio-programa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/10/07

EDUKIA

EN ABIERTO, 18:00etan, ERTIBIL BIZKAIA 2026 erakusketa aktibatzeko programa bat da, Nerea Ayerbek eta Jaime Cuencak komisariatua.

Programak erakusketaren inguruko elkarrizketa plurala sustatzea du helburu, lau topaketaren bidez. Topaketa horiek publikoari sormen-prozesuaren hainbat dimentsio zabalduz. 


1.EKINTZA [09/16]
Zirriborroak, lanerako materiala, baztertutako hasierak… Aretoa open studioaren logikaz kutsatzen da, artista bakoitzak bere sormen prozesua katalizatzen duten estimuluak partekatzeko aukera izan dezan

2.ISLA [09/23]
Elkarrizketari buruzko bi elkarrizketa, dualtasunaren espirituak zeharkatuak: zer-nolako espazioak irekitzen ditu besteak? Zein erreferentziatan eraiki nahi du artista bakoitzak bere isla?

3.AIREA [09/30]
Gelditzea, urruntzea, entzutea ere sormenaren egiteko beharrezko moduak dira. Arnasketak, arreta bezala, barnealde helezina eta kanpoalde ikusezina komunikatzen ditu, berezkoena eta arruntena dena.

4. BEGIRADA [10/07]
Sorkuntza-prozesu oro formarantz oldartzen da, bere ingurura begirada propioa jaurtitzen duen erreferentzia bihurtzen da. Orduan bakarrik ireki daiteke beste begirada bat truke berri batean.

Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira sarrera librearekin lekuak agortu arte.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Rekalde Aretoa

944 06 85 32

Rekalde zumarkalea, 30

salarekalde@bizkaia.eus 

Rekalde Aretoa