DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Ertibil Bizkaia 2026

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/03/30

BALDINTZAK

a)  2025eko urtarrilaren 1etik dekretu hau argitaratzen den egunera arte, Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan etenik gabe erroldatuta egotea, edo, bestela, 2025/2026 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean matrikulaturik egotea, dela arteen modalitateetako edozeinetan, (pintura, eskultura, grabatua, soinu artea, argazkigintza eta bideoartea) dela fakultate horretan eskaintzen diren ikas-mailetan (masterrak, graduondokoak, doktoregoak). b)  Adina: 1991. urtean edo urte horren ondoren jaio izana.

EDUKIA

Deialdi publiko honen xedea da 2026ko urterako Bizkaiko Lurralde Historikoan sormen-proiektuak egiten dituzten ikusizko artista berriei sariak ematea eta «Ertibil-Bizkaia» Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarirako obrak aukeratzea; honako modalitate hauek sartzen dira deialdian: pintura, eskultura, grabatua, soinu artea, argazkigintza eta bideo-artea. Erakusketak 18 artelan izango ditu gehienez, lehen aipatutako modalitateen artean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerrik erakutsiko dituzte.

a)  Eskabidea eta dokumentazioen epea: 2026ko martxoaren 16tik martxoaren 30eko 13:30era.

b)  Artelana: 2026ko apirilaren 15, 16 eta 17an, 9:30etatik 13:30etara, Basauriko Elkartegian (Cervantes etorbidea 49, 33. modulua).

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944068705, 944068730, 944068710, 946083510

Rekalde zumarkalea, 30

kulturzabalkuntza@bizkaia.eus

Rekalde Aretoa