DEIALDIAK

LEHIAKETAK

Ertibil Bizkaia 2023

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2023/01/31

BALDINTZAK

  • 2022ko urtarrilaren 1etik eskaria aurkeztu arte, Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan etenik gabe erroldatuta egotea, edo, bestela, 2022/2023 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean matrikulaturik egotea, dela 1.1 oinarrian aipatutako ikus-arteen modalitateetako edozeinetan, dela fakultate horretan eskaintzen diren ikas-mailetan (masterrak, graduondokoak, doktoregoak).
  • Adina: 1988. urtean edo urte horren ondoren jaio izana.

EDUKIA

Deialdi honen helburua da 2023ko deialdirako «Ertibil-Bizkaia» Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarirako obrak aukeratzea eta Bizkaian sortzen ari diren artistei sariak ematea; honako modalitate hauek sartzen dira deialdian: pintura, eskultura, grabatua, argazkigintza eta bideoa.

Horren bidez, Bizkaiko artistei lagundu nahi zaie beren ibilbidearen lehen etapan, beren obrak erakusteko, beste artista gazte batzuekin konektatzeko eta beren ibilbide profesionala garatzeko urrats berriak emateko aukera eskainiz.

Erakusketa horren bitartez gehienez ere 18 artelan erakutsiko dira, aurreko modalitate horietako guztiak batuta, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat udalerritan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

Rekalde zumarkalea, 30

Rekalde Aretoa