DEIALDIAK

LEHIAKETAK DIRU-LAGUNTZAK

2026rako proiektu eta ideia berritzaileak diruz laguntzeko lehiaketa

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/09/01

BALDINTZAK

Modalitate honetan, Ideia berritzaileak (Talentu gaztea eta ekintzailea 16-35 urte), parte hartu ahal izango dute:

—  Pertsona fisikoak, banaka edo taldean, eta proiektu bideragarri bihur daitezkeen ideia berritzaileak dituztenak.

—  Gizartean, kulturan, teknologian edo ekonomian eragina izan dezaketen proposamenak bultzatu nahi dituzten 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.

Aurkeztutako ideiek originaltasuna, sormen-ahalmena eta etorkizunean garatzeko aukera erakutsi beharko dute, negozio gisa oraindik formalizatu gabe egon arren.

Modalitate honen helburua da parte-hartzaileen sormena eta espiritu ekintzailea aktibatzea, haien ikusgarritasuna erraztea eta berrikuntza-potentzial handiko ideiak sendotzeko laguntza-plataforma bat eskaintzea.

EDUKIA

1. modalitatea.— Ideia edo proiektu berritzaileak (ETEei / MikroETEei / Startupsei eta udalerriko profesionalei zuzendua).

2. modalitatea.— Ideia berritzaileak (Talentu gaztea eta ekintzailea 16-35 urte)

DEIALDI-EGILEA

Etxebarriko Udala

944 26 70 00

Sabino Arana 1

sac@etxebarri.eus

Etxebarriko Udala