DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK BOLUNTARIOAK

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/02/23

BALDINTZAK

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • 1996 eta 2004 urteen artean jaio izana, bi urteok barne.
  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
  • Bidaiatzen den herrialdeko txertaketa txartela egunean izatea
  • Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delitugileei buruzkorik ez baita jasotzen.
  • Sexuaren bereizkeria eragiten duen jarduerarik ez egitea, eta zehapenak ezartzen duen aldian zigor administratibo edo penalik ez jasotzea, sexuaren bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.
  • Halaber, Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 30/2023 Legearen 13.artikuluan, oro har, jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte; besteak beste, zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzea eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.

EDUKIA

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.

Gastuak Eusko Jaurlaritzaren kontura

Zerrenda hau ez da zehatza, GKEEk aurkezten dituzten proiektueen arabera izango dira:

  • Hezkuntza/ Hezkuntza berezia / Pedagogia
  • Gizarte-lana/ Gizarte-hezkuntza
  • Psikologia
  • Berdintasuna
  • Begiraleak
  • Aisialdia
  • Informatika
  • Ekonomia/ Kontabilitatea
  • Medikuntza / Erizaintza / Erizaintzako zaintza osagarriak
  • Farmazia
  • Ingeniaritza / Arkitektura
  • Agronomia
  • Tornu/mekanika
  • Elektrizitatea
  • Zurgintza
  • Iturgintza
  • Nutrizioa / Sukaldaritza

ARGIBIDE GEHIAGO

    Argibide gehiagorako, jarri harremanetan erakunde deitzailearekin

DEIALDI-EGILEA

Eusko Jaurlaritza

945 01 95 01 // 945 01 95 36

gazteria-lankidetza@euskadi.eus

Euskadiko Gazteak Lankidetza