DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK BOLUNTARIOAK

Euskadiko Gazteak Lankidetzan

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/02/14

BALDINTZAK

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan inskribatuta egotea oinarri hauek EHAAn argitaratu aurretik edo, bestela, euskal izaera politikoa izatea, Autonomia Estatutuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • 1994. eta 2002. urteen artean jaio izana, bi urteok barne.
  • Jarduera egingo den herrialdean hitz egiten duten nazioarteko hizkuntza jakitea.
  • Bidaiatzen den herrialdeko txertaketa txartela egunean izatea
  • Adingabeekin harremana izatea ekarriko duten jarduerak aurreikusten dituen proiektua bada, ez dela sexu-arrazoiengatik kondenatua izan. Hori egiaztatzeko, halakorik ezeztatzen duen sexu-delitugileen erregistro zentralaren berariazko egiaztagiria beharko da, edo, atzerritarren kasuan, haren jatorrizko herrialdeak emandako pareko agiria. Halakorik existitzen ez bada, aurrekari penalen egiaztagiria, zeinetan sexu-delitugileei buruzkorik ez baita jasotzen.
  • Sexuaren bereizkeria eragiten duen jarduerarik ez egitea, eta zehapenak ezartzen duen aldian zigor administratibo edo penalik ez jasotzea, sexuaren bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.
  • Halaber, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan, oro har, jasotzen diren baldintzak bete beharko dituzte; besteak beste, zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak betetzea eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak egunean izatea.
  • Unean uneko osasun egoeraren arabera, Gazteria Zuzendaritzak, programako ekintzetan parte hartu aurretik, COVID-19ri buruzko proba diagnostikoren bat egiteko eskatu ahal izango du. Probak hautaketa-prozesuan zehar edo pertsona hautatu ondoren eskatu ahal izango dira. Proba diagnostikoak egiteari uko eginez gero, parte-hartzaileak hautaketa-prozesuari edo emandako plazari uko egingo dio.

EDUKIA

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Esperientziaren iraupena: hiru hilabete, ahal dela, uztailetik urrira arte.

Gastuak Eusko Jaurlaritzaren kontura

Zerrenda hau ez da zehatza, GKEEk aurkezten dituzten proiektueen arabera izango dira:

  • Hezkuntza/ Hezkuntza berezia / Pedagogia
  • Gizarte-lana/ Gizarte-hezkuntza
  • Psikologia
  • Berdintasuna
  • Begiraleak
  • Aisialdia
  • Informatika
  • Ekonomia/ Kontabilitatea
  • Medikuntza / Erizaintza / Erizaintzako zaintza osagarriak
  • Farmazia
  • Ingeniaritza / Arkitektura
  • Agronomia
  • Tornu/mekanika
  • Elektrizitatea
  • Zurgintza
  • Iturgintza
  • Nutrizioa / Sukaldaritza

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Eusko Jaurlaritza

Euskadiko Gazteak Lankidetza