DEIALDIAK

JARDUERAK

Euskal Encounter 2024

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2024/07/28

EDUKIA

Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.

Uztailaren 25etik 28ra, euskal informatika-hitzordu handiak 32 edizio beteko ditu jarduera agenda zabalarekin. Ekintza berriak izango dira, hala nola gaming lehiaketa profesionalak; eta eremu berri bat ere izango da, Streaming, eduki-sortzaileentzat.

Opengunea, partyan izena eman duten lagunei eta publiko orokorrari irekitako zona. Bertan, informatika-sektoreko enpresek beren produktuak aurkeztuko dituzte eta teknologiaren inguruko hitzaldi zein tailerrak eskainiko dira doan.

PARTY JARDUERAK

Sormen Digitala

Ordenagailuen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntza, musika digitala eta programazioa. Bi atal desberdinetan banatuko dugu: Arte Digitala eta Demoscene.

Parte hartu eta aurkeztu zure produkzioa lehiaketetara.

Hardware

Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko.

Software librea

Zure mugikorrak, Euskal Encounterreko zerbitzariek eta munduak berak ez lukete funtzionatuko software librerik gabe. Izan zaitez zu ere haren zati!

Jokoak

Jo erronka zure lagunei Euskal Encounter edizio hontan antolatu ditugun PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz. Ezin duzu hau galdu!

Streaming

Norbaitek kontatu behar du zer gertatzen den Encounterretan mundu zabalean zehar. Edukia sortzea gustatzen bazaizu, izan zuzeneko streamingean, bideoetan edo azken modaren arabera dantzatuz, izango duzu tokirik Encounterretan. Lehiaketak, tailerrak, Encounter TV eta bestelako jarduera gehiago, baita beste sortzaile batzuk ezagutzeko topagunea ere. Besteek egindakoa ikustea nahiz zuk sortzea gustatzen bazaizu, zain izango gaituzu!

Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden… Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Euskaltel Fundazia eta Euskalamiga elkartea

Euskal Encounter