Ez galdu Bizkaiko museoen eta erakusketa-aretoen jarduerak

Kultura eta sormena

Aukeratu zure gustukoenak 2021erako kultur programan aurkituko dituzun 200etik gorakoen artean

Bizkaiko kultura-ondare zabala ezagutzeko eta gozatzeko modurik onenetako bat, zalantzarik gabe, gure museoak, erakusketa-aretoak eta kultura- eta ondare-interesa duten lekuak bisitatzea da. Izan ere, aurten ere 200 jarduera erakargarri, hezitzaile eta dibertigarri baino gehiago biltzen dituen urteko katalogoa sortu dute. Jarduera horietako asko, bertaratuta ez ezik, online ere gozatu ahal izango dira gure ondarea eta kultura ahalik eta pertsona gehienengana modu guztiz seguruan hurbiltzeko.

Foru museo-sareak 2021erako prestatu duen eskaintza zabalari esker, erakusketa iraunkorrekin batera, bisita gidatuak, tematikoak eta antzeztuak, tailerrak, jarduera bereziak, aldi baterako erakusketak, performanceak, literatura, proiekzioak, musika-kontzertuak, jardunaldiak, hitzaldiak, haurrentzako eta familientzako jarduerak, , haur-hezkuntzatik unibertsitatera bitarteko ikasleentzako eskola-programa askotarikoa, ondare-ibilbideak - Arrolagunetik, Urdaibaitik eta Bizkaiko Zinpeko Ibilbidetik -, eta txakolin-dastaketak ere aurkituko dituzu.

Museoen sareak programatutako jarduerak biltzen dituen katalogoan, Bilboko Arkeologi Museoan dagoen 'Erraldoien bizkar gainean: euskal arkeologiaren historia' eta Bermeoko Arrantzaleen Museoak Magallaes - Elkano espedizioan euskaldunak egoteari buruz egindako aldi baterako erakusketa interesgarriak nabarmentzen dira. Erdi Aroko Bizkaia ezagutzeko bisita gidatuekin batera, Muñatones Gazteluan eta El Pobaleko burdinolan (biak Muskizen), garai horietako burdinari eta bizitzari buruz emakumeek egindako hitzaldietara joateko aukera izango duzu; Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan, berriz, zuzenean ikusiko duzu nola konpontzen diren txapela famatuak sortzeko erabiltzen ziren makinak.

Bestalde, 2021. urtea berezia izango da Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoarentzat eta Bilboko Rekalde Aretoarentzat; izan ere, biek bere 30. urteurrena ospatzen dute ekitaldi eta erakusketa bereziekin, Hemingway, Bizkaiko artista gazteen sorkuntza eta Ibarrolak naturarekin duen harremanarekin, hurrenez hurren. Bakioko Txakolinguneak gure ardo nagusiari buruzko guztia erakutsiko dizu, Kortezubiko Santimamiñeko kobazuloetan Bizkaiko historiaurreko ondarea ezagutuko duzu, eta Ondare Aretoak Antonio Trueba gure kronista eta intelektual ezagunenetako bati buruzko erakusketa bat aurkeztuko du

2021 jarduera-programaren katalogoa hemen deskarga dezakezu. Eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kultur ondareari eta museo-eskaintzari buruz gehiago jakin nahi baduzu, bisitatu www.bizkaikoa.bizkaia.eus.

"Bizkaiko ondarera hurbildu museo, areto eta toki interesgarrietan"