Gaurko eta betiko musika, inoiz ez bezala

Ura bere bidean, Larunbata 20:00

Kultura eta sormena

"Ura bere bidean", euskal artistak esperientzia bakar batean elkartu dira berriro

Urriaren 22an, BEC-era itzuliko da “Ura bere bidean 22”, 70eko hamarkadatik hona, hainbat belaunalditako artistak Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin biltzen dituen jaialdia.

Kontzertu paregabe honetan, Gatibu, Zea Mays, Mikel Urdangarin, En Tol Sarmiento, Mäbu, Izaro, Anje Duhalde, Amak, Shinova, Maren, Urtz, EH Sukarra eta Su Ta Gar artistek izen handiko eta Goya sariaren irabazlea Fernando Velázquez konpositorearen garai guztietako euskal gaiak interpretatuko dituzte.

Lehenengo edizioan kontzertura joateko zortea izan bazenuen, maiatzaren 9tik aurrera eros ditzakezu sarrerak, proiektuari emandako laguntza eskertzeko. Publiko orokorrak maiatzaren 25era arte itxaron beharko du www.uraberebidean.eus webgunean sarrera lortzeko.

Zuzeneko emanaldiaz gain, Fair Saturday fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren laguntza nagusiarekin antolatutako proiektuaren bigarren edizio honetan hainbat modutan gozatu ahal izango duzu:

  • Edizio honetako gaiak uztailetik aurrera egongo dira eskuragarri, harpidetza digitalaren bidez, hasikin entzun ditzazun;
  • Halaber, saioak 360º-ko teknologiaz grabatu dira, murgiltze-kontzertuak egiteko, eta azken belaunaldiko betaurreko birtual batzuei esker gozatu ahal izango duzu;
  • Eta, berritasun gisa, 2022ko edizioan, saio honetako abestiekin partiturak banatuko dira abesbatzetan eta musika-ikastetxeetan, euskal musika mundu osora hurbiltzeko.

Laburbilduz, sorkuntza artistikoari eta kultura-sektore osoari laguntzeko, gure musika eta kultura gizartean zabaltzeko eta bide eta teknologia berriak aztertzeko proiektua. Etorkizunari begira gure sustraiak zaintzeko ekimena.

Eskuratu zure sarrera www.uraberebidean.eus -en!