DEIALDIAK

JARDUERAK

GAZ emantzipaziorako zerbitzua: Online hitzaldi eta tailerrak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/05/28

BALDINTZAK

👥16-34 arteko gazteak

EDUKIA

EMANTZIPA ETA GAZTELAGUN: EZAGUTU BERRIKUNTZAK
📅 Maiatzak 12 – 🕔 18:00
Emantzipa programaren deialdi berriari buruzko informazio eguneratua ezagutuko duzu, baita Gaztelagun programan izandako baldintza-aldaketak ere. Etxebizitzari lotutako laguntzen inguruko zalantzak argitzeko aukera paregabea.

 

NORABIDE. ESTRESA KUDEATZEN IKASTEA
📅 Maiatzak 14 – 🕔 11:00 edo 18:00
Azterketekin estresa dator. Gainezka gaudenean zaila izan daiteke estresa kudeatzea errendimendu akademikoa hobetzeko. Horregatik, ikasteko teknikak eta emozio horren kudeaketa uztartuz, kezka horri amaiera eman ahal izango diogu. Eman izena eta bihurtu estresa zure aliatu.

 

IRTEN, IKASI, HAZI. UDARAKO MUGIKORTASUN PROGRAMAK.
📅 Maiatzak 20 – 🕕 18:00
Uda ez da soilik atseden hartzeko garaia: zure etorkizunerako aukera bikaina ere izan daiteke. Saio honetan nazioarteko esperientziek (Erasmus+, European Solidarity Corps, Global Training, auzolandegiak…) eskaintzen dituzten onurak ezagutuko dituzu, eta zure profilera hobekien egokitzen den aukera nola aukeratu ikasiko duzu.

 

UDAN LANA TOPATU: BENETAN FUNTZIONATZEN DUENA.
📅 Maiatzak 25 – 🕕 17:00
Udan lana aurkitu nahi duzu eta ez dakizu nondik hasi? Gako praktikoak emango dizkizugu: benetan funtzionatzen duen CV-a, non bilatu eta aukera gehien eskaintzen duten sektoreak. Eman izena eta aktibatu zure uda!

 

NORABIDE. NOLA HOBETU ZURE ERRUTINAK
📅 Maiatzak 28 – 🕕 11:00 edo 18:00
Uste baduzu denbora asko galtzen duzula eta prokrastinazioa gainditzen zaituela, agian ez zara ezer gaizki egiten ari, agian zure errutinak eta ohiturak ez dira oso eraginkorrak. Saio honetan, ohitura txarrak errutina errazetan bihurtzeko moduaz hitz egingo dugu, zure bizitza eralda baitezakete.

 

Parte hartzeko aurretik izena eman behar da: https://forms.office.com/e/hpmSrZ8iXd?origin=lprLink  ✍️

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Eusko Jaurlaritza

646 109 126

GAZ emantzipaziorako Zerbitzua

gaz@euskadi.eus

GAZ emantzipaziorako Zerbitzua