Gazte Artea Ezkerraldean artista bila!

Kultura eta sormena

15 eta 29 urte bitartean badituzu eta Barakaldon, Portugaleten, Santurtzin edo Sestaon bizi bazara, eman pausoa eta aurkeztu zure lana.

Pintura, eskultura, argazkigintza, beste diziplina artistiko batzuk Zure adierazteko modua edozein dela ere, orain beste pauso bat eman dezakezu eta artistikoki hazi. Gazte Artea Ezkerraldean ekimenaren hamargarren edizioak, sormen artistikoa sustatzeko eta eskualdeko sortzaile gazteei laguntzeko ekimenak, beren proposamen eta sorkuntzak ezagutzera eman nahi dituzten artista gazteak bilatzen ditu.

Barakaldon, Portugaleten, Santurtzin edo Sestaon erroldatuta bazaude eta 15 eta 29 urte bitartean badituzu, edo 30 urte baino gutxiago badituzu eta 2018a baino lehenagoko edizioetan parte hartu baduzu, ekainaren 15a baino lehen eman dezakezu izena. Zure udalerriko Gazteria Zerbitzuan zure datu pertsonalekin betetako fitxa bat eta arlo artistikoan egin duzun ibilbidearen deskribapen txiki bat baino ez duzu aurkeztu behar:

Aurkeztu zure obrarik onenetako 3 gutxienez, eta zure udalerria ordezkatuko duen artista izateko aukera izango duzu lehiaketa honetan parte hartuko duten herriak zeharkatuko dituen erakusketa ibiltarian, 2022ko irailetik 2023ko urtarrilera arte, eta zure lana ezagutzera emateko aukera izango duzu.

Anima zaitez eta eman izena hemen!

Atera barruan daramazun artea Gazte Artea Ezkerraldean!