DEIALDIAK

LEHIAKETAK

GazT Nahaste ideia lehiaketa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/05/08

BALDINTZAK

Aurtengo deialdia 14 eta 30 urte bitarteko Galdakaoko gazteei zuzenduta dago. Taldeka parte hartzea bereziki baloratuko bada ere, norbanakoek ere aurkez dezakete euren ideia.

EDUKIA

Galdakaoko Udalak GazT Nahaste ideia lehiaketaren edizio berria abiatu du, herriko gazteen sormena eta parte hartzea sustatzeko. Ekimen horren bidez, gazteek euren ideiak proposatu eta herriko bizitzan eragin zuzena izan dezaketen proiektuak garatzeko aukera izango dute. 

Proposamenak maiatzaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira online formularioaren bidez. Bertan, ideiaren oinarrizko informazioa (ekintzaren izena, iraupena, kokapena, etab.) eta azalpena aurkeztu behako dira, idatziz zein audio edo bideo formatuan. 

Parte hartzaileek kultura, kirol, osasun, ingurumen eta aisialdi hezitzailearekin lotutako jarduera, gizarte ekimen edo sentsibilizazio ekintza proposatu ditzakete, besteak beste. Proiektu guztiek irabazi asmorik gabekoak izan beharko dute, Galdakaon garatu, eta gazteen artean parte hartzea sustatu. Gainera, ezinbestekoa izango da proposamenek euskararen presentzia bermatzea eta ikuspegi feminista txertatzea.

Proposamen irabazleak 2.000 euro jasoko ditu ekimena aurrera eramateko, baita ekintza antolatzeko laguntza ere. Proiektua 2026ko urria eta 2027ko ekaina bitartean gauzatu beharko da, eta pertsona edo talde irabazlea maiatzaren 20an jakinaraziko da.

DEIALDI-EGILEA

Galdakaoko Udala

688 680 840

Torrezabal Kultur Etxea Bigarren solairua Agirre Lehendakari plaza, z/g

galdakaogazt@gmail.com

Galdakao Gazteria