DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Getxoko sortzaileak 2026 - Kultur sormenerako dirulaguntzak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/05/04

EDUKIA

Getxo Kulturak “Getxoko sortzaileak” deialdiaren edizio berri bat abian jarriko du etzi, otsailak 27. Ekimen horren xedea da laguntza eskaintzea artelanak egitera zuzendutako sorkuntza prozesu zehatzak garatu nahi dituzten getxotar guztiei zein udalerri honi lotutako mota honetako proiektuak garatzeko interesa duten Getxokoak ez diren sortzaileei.

Deialdiak hartzen dituen modalitate artistikoak zazpi dira guztira: arte eszenikoak, ikus-entzunezko lanak eta bideoklipak, musika, literatura eta ilustrazioa, hezkuntzako edota bitartekaritza proiektu kulturalak sortzea eta garatzea, obra bisualak eta plastikoak eta baita beste sorkuntza diziplina batzuetako obrak ere. Proiektuak jatorrizko bertsioan aurkeztu beharko dira, eta ezingo dira itzulpenak izan. Era berean, aurkeztutako obrak sormen-fasean egon beharko dira guztiz garatu gabe eta eskatzaileak bakarka sortutako lanak izan behar dira.

Gehienez, 48 proiektu aukeratuko dira, horietako bakoitzari 3.150 euro esleituko dizkiotela, eta aukeratutako sortzaileek gehienez bederatzi hilabeteko epea izango dute behin betiko sorkuntza Kultur Etxeari aurkezteko. Aurten, gehienez 150.000 euro bideratuko dira deialdi honetara.

Aurtengo deialdiari buruzko dokumentazioa dagoeneko eskura dago www.getxo-kultura.eus/deialdiak webgunean eta proposamenak era telematikoan soilik aurkeztu ahal izango dira Getxo Kulturako egoitza elektronikoaren bidez (https://sede.getxo-kultura.eus/), bai eta eta legeak ahalbidetzen dituen aurrez aurreko kokapenetan. Ekimen horri lotutako edozein kontsulta helbide elektroniko honetara bidali ahal izango da: getxokultura@getxo.eus. Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 4an amaituko da.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Getxoko Udala

94 466 01 23

Muxikebarri, Basagoiti Etorbidea 77

getxokultura@getxo.eus

Getxoko Udala