DEIALDIAK

BEKAK

Getxoarte egonaldi-bekak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/04/22

BALDINTZAK

Egonaldi-bekak edozein pertsona fisikok (18 urtetik gorakoak) edo juridikok jaso ahal izango ditu, banakako obra edo talde eskatzailearena aurkeztuta.
Bekak banaka edo taldeka jaso ahal izango dira. Taldeka parte hartzen bada, pertsona bat izendatu beharko da ordezkari gisa eskaera aurkezteko eta Getxo Kulturarekin solaskide moduan aritzeko. Kasu horretan solaskide eta kudeatzaile moduan jarduteko bakarrik izango da ordezkaria, ez beka ezta dirulaguntza bera kobratzeko ere; izan ere, taldeko kide bakoitza onuraduna izango da, eta, beraz, laguntza zati berdinetan banatuko da.

EDUKIA

Kultur Etxeak bultzatutako ekimen horren bitartez ikerketa eta ekoizpen artistiko garaikidea bultzatu eta sortzaile, profesional eta herritarren arteko elkarreragitea sustatu nahi da. Deialdiaren bosgarren edizioan hiru beka emango dira, eta horietako bakoitzak 5.000 euroko zuzkidura izango du.

Deialdia praktika garaikideen lan eta proiektu argitaragabeetara irekita dago, banakakoak zein kolektiboak izan, eta ezinbestekoa da bitartekaritza-prozesuak txertatzea horien garapenean. Horretarako, Getxoko kolektibo zehatzekin lan-dinamikak integratu beharko dituzte, azken urteotan Getxoarteko Bitartekaritza eta Egonaldi Programak bultzatu baitu horrelako ekimenak.

Aukeratutako ikerketa-proiektuak bost astez gauzatuko dira egonaldian, 2026ko ekainaren 1etik uztailaren 5era bitartean.
Romo Kultur Etxean (RKE) gauzatu beharko da, aldizka zein etenik gabe, eta Getxo Kulturak aldez aurretik datak baieztatu ondoren.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Getxoko Kultur Etxea

94 466 01 23

Muxikebarri, Basagoiti Etorbidea 77

kulturetxea@getxo.eus

Getxoko Udala