DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Getxon etxebizitzaren alokairu-gastuetarako gazteei dirulaguntzak

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/06/30

BALDINTZAK

Getxon erroldatuta dauden 18 eta 35 urte bitarteko gazteak eta bizikidetasun-unitate bat osatzen dutenak, betiere gutxienez urtebeteko alokairu-kontratua badute. Halaber, 2024ko urte fiskalean, 3.000 eurotik gorako diru-sarrerak izan beharko dituzte, eta ezin izango dira 29.784 eurotik gorakoak izan, banaka (A eta B motako bizikidetza-unitateak osatzen dituzten eskatzaileen kasuan) ezta 46.463 eurotik gorakoak izan (C motako bizikidetza-unitatea osatzen duten eskatzaileen kasuan).

Ez eskatzaileak, ezta, kasua bada, C motako bizikidetasun unitateko kide batek ere, ezin izango du izan jabetzan etxebizitzarik, ezta azalera-eskubiderik edo gozamenik ere (oinarrietan aurreikusitako kasuak salbuetsita).

EDUKIA

Deialdi honen xedea emantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzerakoan gazteei laguntza eskaintzea da, eta Getxoko udalerriko eremu guztietan alokairu araubideko etxebizitza eskuratzea eta mantentzea sustatzea.

2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arte ordaindutako alokairu-gastuetarako eskabideak.

Onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoa, gutxienez alokairu-gastuen %20 eta gehienez alokairu-gastuen %50 izango da (kanpo gelditzen dira erkidegoaren eta administrazioaren gastuak baita eranskinen ondoriozko gastuak ere, besteak beste, garajeari edo trastelekuari dagozkionak); edonola ere, hileroko zenbateko horrek ezin izango du 550 euro baino handiagoa izan, salbu eta oinarrietan aurreikusitako kasuan. Osorik ordainduko da Getxoko Udalak egiten duen lehenengo deialdian gazteentzako alokairu-laguntza jasotzen badu, eta dagokion zenbatekoaren %75era murriztuko da bigarren aldiz gazteentzako alokairu-laguntzaren onuraduna izan bada, eta dagokion zenbatekoaren %50era hirugarren aldiz bada.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Getxoko Udala

944 66 00 00

Foruak Kalea, 1

Getxoko Udala