Gida Bira, gure museoak bertsotan

Kultura eta sormena

Abenduren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Bizkaiko Foru Aldundiak Gida Bira ekimena jarri du martxan; ekimena Euskararen Etxeak ondu du, Bizkaiko foru museo eta aretoen parte hartzearekin.

Gida Bira ekimenak gure museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat luzatzeko helburuarekin; hain zuzen, abenduaren 3an eta 4an, goizez, museo eta aretoetan, bisita gidatuak bertsolarien parte hartzearekin egingo dira. Hala, bertsolariek haien ekarpen oparoa egingo diote gidarien diskurtsoari, bisitarien gozamenerako.

Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituen honako tokitan egingo da: Bakioko Txakoli Museoa-Txakolingunea, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Bilboko Arkeologi Museoa, Bilboko Ondare Aretoa, Bilboko Rekalde Aretoa, Gernikako Euskal Herria Museoa, Kortezubiko Santimamiñe, Muskizko El Pobaleko Burdinola Museoa eta Euskararen Etxeak antolatutako Liburuaren Arbola erakusketaren inguruan, Getxoko Punta Begoña Galerian.

Halaber, museo eta areto horietan hauexek arituko dira bertsotan: Ibon Ajuria, Aitor Etxeberriazarraga, Oihana Bartra, Ander Elortegi, Imanol Uria, Miren Amuriza eta Jone Larrinaga. Gainera, bisita berezia eskainiko du Yogurina Borova-k.

Bisita berezi hauek abenduaren 3an eta 4an eskainiko dira goizez. Hona hemen egitaraua:

  • Euskal Herria Museoa (Gernika), Aitor Etxeberriazarraga, abenduaren 3an, 10:00etan.
  • Punta Begoña Galeriak (Getxo), Imanol Uria, abenduaren 3an,11:00etan (Saio hau Liburuaren Arbola erakusketaren inguruan ardaztuko da, zeina Euskararen Etxeak ondu duen)
  • Rekalde Aretoa, Oihana Bartra, abenduak 4, 12:00etan eta bertan gonbidatu berezi bat izango da, Yogurina Borova,
  • Ondare Aretoa (Bilbo), Miren Amuriza, abenduaren 3an, 11:30ean
  • Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Aitor Etxeberriazarraga, abenduaren 3an, 11:30ean.
  • Encartada Fabrika Museoan (Balmaseda), Ibon Ajuria, abenduaren 4an, 11:30ean
  • Txakoli Museoa-Txakolingunea (Bakio), Jone Larrinaga, abenduaren 4an, 12:00etan.
  • Arkeologi Museoa (Bilbo), Oihana Bartra, abenduaren 3an, 11:00etan.
  • Santimamiñe (Kortezubi), Ander Elortegi, abenduaren 4an, 12:00etan.
  • Pobaleko Burdinola (Muskiz), Ibon Ajuria, abenduaren 4an, 13:00etan (Saio honetan bi gonbidatu berezi izango dira, Mari Domingi eta Olentzero).

Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako, ezinbestekoa da museo edota areto bakoitzarekin harremanetan jartzea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.euskararenetxea.eus web gunetan.