DEIALDIAK

BEKAK

Global Training Bekak 2025, nazioartekotzeko mugikortasun programa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/09/12

BALDINTZAK

  • Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea izatea
  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2025eko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea.
  • Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
  • Global Training 2025 praktikak egingo diren enpresa edo erakundean lan egin ez izana edo praktikarik egin ez izana.
  • Egunean dagoela zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan.
  • Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik.
  • Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren inguruabarretako batean dauden pertsonak.
  • Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan. Ingeles-maila egiaztatzeko, ezagutza-maila neurtuko duen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, hautagaiak bere ingeles-maila bermatzen duen egiaztagiri homologatua ez baldin badu.
  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

EDUKIA

Euskadiko gazteen nazioarteko prestakuntza eta mugikortasuna erraztea du helburu 2025ko GLOBAL TRAINING beka-programak. Horretarako, euren profil akademikoarekin lotutako jarduerak eta proiektuak egiten dituzte, atzerrian esperientzia profesionala irabazi ahal izateko eta euren jarduera profesionala garatzeko oso erabilgarriak izango zaizkien ezagutzak, kontaktuak eta tresnak eskuratzeko.

Badakigu mundu global honetan gero eta garrantzitsuagoa dela nazioarteko ingurune eta merkatuetan moldatzeko gaitasuna izatea. Hori dela eta, programak 445 beka ematen ditu, eta hasierako prestakuntza-aldia eta atzerriko enpresetan eta erakundeetan egin beharreko 6 eta 12 hilabete arteko praktikaldia ditu. Horrek aukera emango dizu nazioarteko inguruneetan esperientzia profesional handia eskuratzeko.

Hilean 1.635 €-ko zuzkidura 6 hilabetetan.

Global Training beken erakunde laguntzaile bakar baterako hautagaitza bakarrik aurkeztu ahal izango duzu (jarraibideak hemen

DEIALDI-EGILEA

Basque Trade & Investment, Spri eta Eusko Jaurlaritza

Basque Trade & Investment