GOZATU DURANGOKO AZOKA ETXETIK!

Kultura eta sormena

Aurten, Durangoko Azokako ekitaldi guztiak streaming bidez ikusi ahal izango dituzu eta zure liburu eta disko gogokoenak denda birtualean erosi

“TaupaDA!” lemapean, abenduaren 4tik 8ra, Azokaren 55. edizioa zure etxean sartuko da. Standak, kontzertuak, hitzaldiak, aurkezpenak eta Liburu Azokako eta Euskal Diskoko ekitaldi guztiak streaming bidez emango dira, erabat doan, Durangoko Azokaren web orriaren bidez. Etxetik atera gabe gozatu ahal izango duzu!

Eta hori ez da guztia! Aurten, azoka beste berrikuntza handi batekin dator! Ez da saltoki fisikorik egongo, beraz, zure liburu gogokoena, zuk nahi zenuen diskoa hori edo Azokako produkturen bat eskuratu nahi baduzu, denda birtual berrian erosi ahal izango dituzu Azokak irauten duen bitartean, eta gehien gustatzen zaizkizunak etxean jasoko dituzu.

Bestalde, esperientzia %100 online izatea nahi ez dutenentzat, edukiera mugatua duten kontzertuak eta ekitaldiak egingo dira Landako pabiloian eta Plateruenan. Parte hartzea doakoa izango da, baina sarrera aldez aurretik erreserbatu behar da azaroan, Durangoko Azokaren web orriaren bidez. Ekitaldi horiek streaming bidez ere ikusi ahal izango dira.

Lehen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 1965ean egin zen, Euskal Herriko literatura eta musika ezagutarazteko eta ikusleak artistengana hurbiltzeko. Pixkanaka, Azoka euskal kulturaz gozatzen duten eta lan egiten duten pertsona guztientzat topaleku bihurtu da. Kontsultatu aurtengo programazioa, eta parte hartu zuk ere!

"Jarraitu Durangoko Azokako ekitaldi guztiak streaming bidez, eta erosi gogokoen dituzun liburuak eta diskoak denda birtualean"