DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Green sormena – Artea, teknologia eta jasangarritasuna

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/03/19

BALDINTZAK

1. 18-35 urte bitartean izatea
2. Bilborekin lotura izatea
3. Artea eta teknologia artikulatuko dituen proiektu bat planteatzea.

EDUKIA

Bilboko Udalak “Green Sormena-Artea eta teknologia” programaren bigarren edizioa jarri du abian. Programa horrek Talk & Show bat izango du, Estudio Gheadak koordinatuta eta garatuta, eta proiektu-deialdi bat, Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat.

Talk & Show otsailaren 26an, ostegunean, egingo da La Perreran 19:00etatik 21:00etara. Hitzaldi irekiaren eta proposamen performatiboaren arteko formatu hibridoa berreskuratuko du. Hiru artistek (Andrea PetitJoan Fierro eta Yolanda Uriz) beren praktika artistikoaren aurkezpen labur bat egingo dute, oso ingurune teknologiko batean irudikapen propioa bilatzeaz eta arteak giza identitate bat ezartzeko duen eginkizunaz hitz eginez. Hainbat eztabaida planteatuko dira, hala nola, teknologiak artistei ematen dizkien erronkak eta aukerak, edo nola kokatzen den gizakia teknologia horren aurrean eta nola lotzen den bere ingurunearekin. Ekitaldian zehar artista gonbidatuen bi performance/ekintza egingo dira.

Azkenik, artearen eta teknologiaren esparruan lan egiten duten proiektuetarako deialdi ireki bat egiten da, Bilbon bizi diren edo hiriarekin loturaren bat duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Proiektuak aurkezteko epea otsailaren 12tik martxoaren 19ra bitartekoa izango da, gazteria@bilbao.eus helbidera bidali beharreko formulario baten bidez. Epaimahaiak proiektu bat aukeratuko du aurkeztutakoen artean. Hautatutako ekimenak Gheada Estudioko profesionalen laguntza indibidualizatua izango du, eta mentoringa, erreferentziak eta sektoreko profesionalekin harremanak eskainiko dizkie. Gainera, Bilboko Udalak 2.500 euro bideratuko ditu, gehienez, proiektua garatzeko, besteak beste, jarduerak eta materialak egiteko, bai eta 500 euro ere, proiektuaren arduradunarentzako parte hartzeagatiko konpentsazio gisa. Informazio guztia eta formularioa hemen eskura daitezke: https://bilbaogazte.bilbao.eus/greensormena/

Prozesua ixteko, maiatzaren 25etik 29ra bitartean, prozesuaren eta proiektuaren emaitzaren erakustaldia egingo da, baita aurkezpen-ekitaldi bat ere, La Perrerako Konekta gelan, sarrera doan dela.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bilbo Gazte

944 20 30 99

La Perrera, Sabino Arana 50 (Basurtu)

gazteria@bilbao.eus 

Bilbao Gazte