DEIALDIAK

ENPLEGUA

GUFE Enplegu Publikoaren Eskaintza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2024/12/31

EDUKIA

Enplegu publikoaren eskaintza (OEP) Administrazio Publikoan edo Tokikoan langile berriak sartzeko eskainiko diren plazak zehazten dituen zerrenda da, beharren, lehentasunen eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Zerrenda horrek balio du deituko diren plazen berri emateko, eta geroago irekiko da plaza/oposizioetan izena emateko epea. Bi prozesu dira, eta ez dira nahastu behar.

OEPak bat baino gehiago izan daitezke urtean zehar, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.

Ezkutuko irudien transkripzioa

BIZKAIKO GIZARTE URGAZPENERAKO FORU ERAKUNDEAREN (GUFE) 2023KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Plaza Kodea Plazaren izena Lanpostu hutsen kopurua Txanda irekia: Derrigorrezko HE Txanda irekia: Derrigorrezko ez den HE Barne-sustapena: Derrigorrezko HE Barne-sustapena: Derrigorrezko ez den HE
360 BILTEGIKO ARDURADUNA 1 1
421 GIZARTE-HEZITZAILEA 4 3 1
444 GIZARTERATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA 2 1 1
550 OSASUN-LAGUNTZAILEA 21 9 3 6 3
640 MANTENTZE-LANETAKO ATEZAIN LAGUNTZAILEA 3 1 1 1
650 MANDATARIA 5 2 1 2
740 SUKALDEKO LAGUNTZAILEA 3 1 2
710 SUKALDARI-ZERBITZARIA 1 1
720 ZERBITZARI-GARBITZAILEA 11 8 3
810 ADMINISTRARIA 3 1 2
(*) GUZTIRA 54 26 11 11 6

(*)Desgaitasuna duten pertsonek betetzeko diren plaza hutsen erreserban, lau (4) plaza sartuko dira: plaza horiek - hala egin behar bada - dagozkien deialdien artean banatuko dira.

DEIALDI-EGILEA

GUFE - Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

94 406 76 75 / 94 406 78 01

Camino de Ugasko, 5 Bis, 1.

gufe@bizkaia.eus

gufe-ifas