Igeribideak 2026

Jasangarritasuna Osasuna eta ongizatea

Itsasoan igeriketa modu autonomoan egiteko espazio seguruen sarea.

Aisialdiko igeriketa osasungarria eta segurua sustatzea, modu autonomoan, aldeko gisa identifikatutako Bizkaiko kostaldeko hondartzetan, ingurune naturalean ahalik eta gutxien esku hartuz.

Horretarako IGERIGUNEAK izeneko igeriketa-guneak ezarri dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Sailak koordinatzen duen Igeribideak programak jauzi kualitatiboa eman du 2026an, inplikatutako udalekin lankidetzan eta aldundiak berak itsasertza kudeatzeko duen arloaren laguntzarekin; horretarako, kirola, komunitatea eta prestakuntza uztartzen dituen eskaintza berritzailea antolatu du.

Ur irekietan igerian ibiltzeko prestatu diren sei guneei - igeriguneak izenekoak - bereziki diseinatutako programazioa gehitu behar zaie uda honetan, itsasoko igeriketa segurua izan dadin eta udalerriek kudeaketa autonomoagoa susta dezaten.

Proiektuan antolatu diren igeriguneak honako hauek dira:

  1. Arrigorri hondartza (Ondarroa)

  2. Isuntza hondartza (Lekeitio)

  3. Astondo hondartza (Gorliz)

  4. Laidatxu hondartza (Mundaka)

  5. Areetako hondartza eta Ereaga hondartza (Getxo)

Unean uneko ekitaldia izatetik martxan dabilen komunitate bat izatera

Aurreko bi edizioetako masterclass tradizionalez gain, 2026ko programak aurrerapauso bat eman du, belaunaldi anitzeko jardueren egutegi oso bat antolatzeko. Helburua: itsasoan modu seguruan errotzeko, ikasteko eta gozatzeko bideak sustatzea.

Irekiak eta doakoak diren jardueren artean, honako hauek daude:

  1. Masterclass saioak: ur zabaletako igeriketan hasteko saioak, irakasle espezializatuekin (Ekainak 7-OndarroaEkainak 14-LekeitioEkainak 21-GetxoUztailak 5-Mundaka eta Uztailak 19-Gorliz).

  2. Zirkuituak: igeri egiteko topaketak (Ekainak 7-Ondarroa, Ekainak 14-Lekeitio, Ekainak 21-Getxo, Uztailak 5-Mundaka eta Uztailak 19-Gorliz).

2026ko IGERIBIDEAK MASTERCLASS SAIOAK 

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak eta aholku pertsonalizatuak, itsaso zabalean igeri egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat masterclass.

Aipatzekoa da Igeribideak programaren masterclass saioek eduki hauek izango dituztela:

  1. Meteo eta Segurtasuna uretan klasea: Ingurune urtarraren eta uretarako sarbideen analisia. Meteorologia, oinarrizkoa eta aplikazioak. Korronteak, mareak, olatuak eta haizeak ulertzea eta identifikatzea. Oinarrizko segurtasun-arauak.

  2. Traininga; teoria eta praktika: Itsasoan igeri egiteko prestaketa eta entrenamendua. Uretara sartu aurreko gomendioak. Arnasketa irregularrak. Arraunketa eta erritmo- eta kadentzia-aldaketak. Orientazioa uretan. Luzaketak, beroketak eta ariketa espezifikoak.

Masterclass saioak igerigune hauetan antolatuko dira:

  1. Ekainaren 7a (10:30) - Arrigorri hondartza (Ondarroa)

  2. Ekainaren 14a (10:30) - Isuntza hondartza (Lekeitio)

  3. Ekainaren 21a (09:30) - Ereaga hondartza (Getxo)

  4. Uztailaren 5a (10:00) - Laidatxu hondartza (Mundaka)

  5. Uztailaren 19a (10:00 - Astondoko hondartza (Gorliz)

2026ko IGERIBIDEAK ZIRKUITUA

II. Igeribideak zirkuitua ospatuko da uda honetan. Igeriketa-maila ertaina duten 14 urtetik gorako pertsonei zuzendutako proposamena da, eta Bizkaiko kostaldeko bost agertoki zeharkatzen ditu ingurune natural eta seguruan, gainbegirale espezializatuen laguntzaz.

Zirkuitua igerigune hauetan antolatuko da:

  1. Ekainaren 7a (12:00) - Arrigorri hondartza (Ondarroa) - 1.000 m

  2. Ekainaren 14a (12:00) - Isuntza hondartza (Lekeitio) - 1.000 m

  3. Ekainaren 21a (11:00) - Ereaga hondartza (Getxo) - 1.000 m

  4. Uztailaren 5a (11:30) - Laidatxu hondartza (Mundaka) - 1.000 m

  5. Uztailaren 19a (11:30) - Astondoko hondartza (Gorliz) - 1.500 m

Bost hitzorduetan parte hartzen dutenek aitorpen berezia jasoko dute Gorlizko azken jardunaldian, itsasoarekiko konpromisoaren, konstantziaren eta maitasunaren oroigarri. Lehiaketa bainoago, zirkuitua esperientzia partekatu eta eraldatzaile gisa planteatzen da. Gorlizko azken proba lehiatzeko, gutxienez hiru probatan parte hartu beharko da.

Argibide gehiago

www.bizkaia.eus/igeribideak

" itsasertzeko gozamen aktiboa modu seguru, inklusibo eta arduratsua"