“Beldur Barik, gau eta egun" eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzeko

Osasuna eta ongizatea

Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek ‘Beldur Barik, gau eta egun’ kanpainaren berri eman dute gaur. Kanpaina horren helburua da eraso matxistak prebenitzea eta euskal herrietako jaietan eguneko 24 orduetan errespetu-, askatasun- eta segurtasun-giroa sustatzea.

‘Beldur Barik, gau eta egun’ kanpainaren leloak azpimarratu nahi du erasoak gauez ez ezik, eguneko edozein unetan ere gerta daitezkeela. Elgarrestak azpimarratu duenez, "ez dugu jarrera matxistarik onartuko, ez gauez, ez egunez. Indarkeria matxista presente dago oraindik gure gizartean eguneko 24 orduetan, eta hainbat modutan agertzen da: indarkeria sinbolikoa, psikologikoa, fisikoa... ".

Alde batetik, Beldur Barik gidak jai-inguruetan eraso matxistak identifikatzen eta horiei aurre egiten laguntzeko tresnak eskaintzen ditu. Argitalpen horren osagarri, dekalogo bat egin da, eraso matxista bat ikusi edo biktima izanez gero aholku eta baliabideekin.

Beldur Barik gida:
PDF normala (PDF, 2 MB)
PDF handia (PDF, 270 MB)

"Jaiak 24 orduz bizitzen badira, berdintasuna ere bai"