DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Eskaladako Masterclass

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2025/07/19

EDUKIA

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak eskaladako masterclass saio bat antolatuko du hurrengo uztailaren 19anUrdulizenKirol Eslakada proiektuaren barruan.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, eskalada egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat Masterclass.

Kirol Eskalada programaren masterclass saioetan eduki hauek landuko dira:

  1. Eskaladan ziurtasunez aritzeko oinarrizko azalpenak.
  2. Eskaladan aritzeko beharrezko materialaren ezagutza.
  3. Eskalada bideak ziurtasunez frogatu.

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 14 urtetik gorako pertsona guztiek uztailaren 19an Urdulizko eskalada gunean egingo diren Masterclass saioan izena ematera animatzen ditugu.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 4068710 / 94 4068759

Errekalde zumark., 30 - 2 (48009 Bilbo)

Kirolak