Uda honetan ere EUSKARABENTURA. Abentura honetan parte hartu nahi baduzu, garaiz zaude!

Gizarte-konpromisoa

Uztailaren 1ean hasiko da Euskal Herria zeharkatuko duen espedizioa, euskal hiriburuak eta UNESCOren ondare izendatutako lekuak bisitatuz.

Guztira, 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte hautatuko dituzte.

Esperientziak ikaskideekin, hizkuntza komun bat partekatzen duten bitartean: euskara.

Esperientzia honek euskararen erabilera sustatzea eta gazte euskaldunen sarea sortzea du helburu, gure ingurua ezagutu dezaten., baita balio positiboak transmititzea ere.

Espedizioan parte hartu nahi baduzu, euskara jakitea eta 2003an edo 2004an jaioa izatea besterik ez duzu behar, zergatik egin nahi duzun azaltzen duen gutun bat idatzi eta proiektu bat aurkeztu.

Proiektuek landu ditzaketen gaiak honako hauek dira: "Izaera plastifikatua", "Euskal emakume sortzaileak" edo "integrazioaren bidean oztopoak gaindituz", hainbat formatutan aurkeztu ahal izango dena (literarioa, plastikoa, musikala, historikoa, ikus-entzunezkoa edo digitala).

Martxoaren 15era arteko epea duzu zure hautagaitza aurkezteko, anima zaitez!

Argibide gehiago

https://euskarabentura.eus/

"2020ko uztailaren 1etik 31ra, 7 euskal probintzietatik eta diasporatik etorritako 120 gaztek osatutako espedizioa"