DEIALDIAK

JARDUNALDIAK

La Encartada Moda 2024an

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/06/08

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiak, Sinpatron eta Basque Biodesign Centerren eskutik, La Encar-tada Moda ekitaldiaren X. edizioa ospatuko du ekainaren 8an Balmasedako La Encarta-da Fabrika-Museoan. Bioteknologia modan, 3D moda jasangarria, ehun adimendunak, ehun jasangarriak… izango dira nagusi egun osoan zehar egingo diren masterclass, mahai-inguru, instalazio, showroom eta desfileetan, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen ehun urtetik gora dituen eta Europan ondoen kontserbatu den ehun-fabrikan. Adimen artifiziala eta biofabrikazio-teknikak erabiliz ekitaldirako berariaz diseinatutako goi-mailako joskintzako soinekoa aurkeztuko da. La Encartada Fabrika-Museoan Guillermo Décimo, David Moss, Therapy Recicle and Exorcise eta Natacha Marro bezalako profesionalen jantziak desfilean erakutsiko dira Sinpatron jantziekin elkarlanean. Bere atzera begirako bilduma aurkeztuko du Sinpa-tronek hogei urte betetzen dituen honetan, Ángel Amor, Ganboa, MaldeOjo, Ane Taki-tto, Zaloa Ferre, Valeria Irisarri, Navaja Studio, MEZ eta Elysea Studioren osagarriekin batera egingo du. Showroom atalean Ana Virto, Ane Takitto, Eva Burton, Kiribiltxo, Otrora, Puntada Bas-tarda, Rodillo eta Sara Ortuzarren sorkuntzak erosi ahal izango dira. Gainera, aldez aurretik erreserba eginda, lantegia ezagutzeko aukera izango da, egune-an zehar antolatuko diren bisita gidatuetan. Programazioa www.laencartadamoda.eus webgunean kontsulta daiteke eta ekitaldira joateko aldez aurretik izena eman behar da. Jarduera guztiak doakoak dira. Autobusak jarriko dira Bilbotik eta Balmasedatik La Enkartada Modara joateko.

DEIALDI-EGILEA

La Encartada Moda

946 80 07 78

La Encartada Fabrika -Museoa- Barrio de Peñueco, 11, 48800 Balmaseda (Bizkaia)

produccion@laencartadamoda.eus

La Encartada Moda