DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Laborlan 2026, eman urrats bat enplegurantz

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2026/03/26

BALDINTZAK

  • Adinez nagusia izatea.
  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Langabezian edo enplegua hobetzeko prozesuan egotea, egoera horrek programaren jarduera guztietara joatea eragozten ez badu.
  • Lan baimena edukitzea, hala badagokio.

EDUKIA

Programa mistoa da, prestakuntza eta enplegua uztartzen dituena, parte-hartzaileak kualifikatzeko eta laneratzea errazteko.

DEMA, Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foru Agentzia, hainbat sektore eta enpresa-elkarterekin batera, lan estuan ari da merkatuaren behar espezifikoak identifikatzeko eta prestakuntza-plan egokiak garatzeko, parte-hartzaileei laguntza integrala emanez.

HELBURUAK:

  • Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea, bultzada emateko haien laneratzeari, garapen pertsonalari eta sustapen profesionalari.
  • Enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak egokituta merkatuaren egungo eta etorkizuneko premietara.

Programak aukera ematen die langabeei sektorean asko eskatzen den espezialitate profesional batean trebatzeko, lan-merkatuan sartzeari begira.

ZER ESKAINTZEN DU PROGRAMAK?

• Eskaera handiko lanbide-kualifikazio batean espezializatutako formakuntza.

• Garraiorako laguntza-poltsa formakuntzan zehar.

• Lan-orientazioa eta akonpainamendua.

• Lan-kontrataziorako aukera duten sektoreko enpresetako bitartekaritza.

FORMAKUNTZA-ESPEZIALITATEAK:

1. Eraikuntza-sektorea: Eraikinen birgaitze jasangarria.

2. Eraikuntza-sektorea: Eraikuntzako makineria mantentzea eta konpontzea

3. Teknologia-sektorea: IA & Data Tech Adimen Artifiziala eta Proiektu Teknologikoen Kudeaketa

4. Eraikuntza-sektorea: Ferraila eta enkofratua.

5. Ostalaritza Sektorea: Areto eta Barra Zerbitzuak 

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

944 189 055

DEMA: Fandería 2 48901, Barakaldo

info@dema.eus

DEMA