DEIALDIAK

BEKAK

Larrabetzuko sortzaileentzako «Oier Beldarrain Lazcano» beka. 2026

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/05/01

BALDINTZAK

1. Ordenantzaren deialdian parte hartu nahi dutenek Larrabetzun erroldaturik egon behar dute eta 16 urtetik gorakoak izan. Bakarka zein taldeka aurkezteko aukera dago.

2. Taldeka aurkeztuz gero, taldekide gehienek erroldatuta egon behar dute Larrabetzun.

3. Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.

4. Gehienez ere, beka bi aldiz jaso ahal izango da bi deialdi desberdinetan.

5. Pertsona fisikoak izan behar dira proiektua aurkezten dutenak.

6. 18 urtetik beherakoek gurasoen edo tutore legezkoaren baimena beharko dute, eskabide orri orokorraren “Ordezkaria” izeneko atala betez.

EDUKIA

Larrabetzuko Udalak Larrabetzuko Sortzaileak beka deialdia sortu gura du, euskarazko kulturgintza bultzatzeko asmoz. Beka horren helburuak dira:

—  Euskarazko sorkuntza bultzatzea.

—  Larrabetzuko euskarazko kultura programazioan eragitea.

—  Larrabetzuarrek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Larrabetzuko udala

944557009/27

Askatasuna Plaza, 1

udala@larrabetzu.eus

Larrabetzuko udala