Eskaera egiteko epea luzatu da!

Hezkuntza eta prestakuntza

Bizkaia BBK bekek sona handiko atzerriko unibertsitateetan prestakuntza espezializatua jasotzeko aukera eskaintzen dizute, lan mundura jauzia eman aurretik.

Unibertsitateko titulazioa lortu berri duzu, baina prestatzen jarraitu nahi duzu?

Programa honen iraupena 12 hilabetetik 24 hilabetera bitartekoa izan daiteke, gainera bekek geroko kontratu posible bat eskaintzen dute inguruko punta-puntako enpresa batean.

Programak aukera ematen dizu, besteak beste, Big Data, Energia, Aeronautika, Hub Financiero, Automobilgintza eta Ekonomia Plateatuko arloetako prestakuntza zabaltzeko, Parisko HEC Unibertsitatea, Cranfield Unversity edo Eskoziako Strathclyde University bezalako helmuga ospetsuetan.

 

Beka lortu ahal izateko oinarrizko baldintzak hauek dira:

- Bizkaian jaio izana edo Bizkaian bizi izana, gutxienez, duela 12 hilabete

- Unibertsitate-gradua izatea edo graduko azken urtean egotea.

- Graduondoko prestakuntza egingo den hizkuntza jakitea

- 35 urte baino gutxiago izatea

Eskaera egiteko epea 2020ko martxoaren 31an amaituko da, eta azken ebazpena apirila eta maiatza bitartean jakingo da.

Deitzailea: Bizkaiko Foru Aldundia eta BBK Fundazioa.

Harremanetarako helbide elektronikoa: info@bizkaiabbk.eus

Informazio gehiago: https://bizkaiabbk.eus/eu/

Oinarriak hemen

“Bizkaia BBK bekek sona handiko atzerriko unibertsitateetan prestakuntza espezializatua jasotzeko aukera eskaintzen dizute "