DEIALDIAK

ENPLEGUA JARDUNALDIAK

LEA-ARTIBAIKO ENPLEGU AZOKA

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2023/06/06

EDUKIA

Leartibai Fundazioak, Gaztedi Lea-Artibai ekimenaren baitan, Enplegu Azoka antolatu du ekainaren 6an, Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean (Xemein Etorbidea, 12A).

Eskualdeko gazteei laneratzea erraztu edota haien enplegagarritasuna hobetzen laguntzeko, eskualdeko eta inguruko 15 enpresa eta erakunde izango dira bertan, bakoitza bere stand-ean, gazteei laneratzeko dituzten aukerak aurkeztu eta lan-poltsa ezberdinetan sartzeko aukera eskaintzen.

Horrela, 20 lan-eskaintza baino gehiago izango dituzte eskura eta beraien kurrikulum eguneratuak stand ezberdinetan uzteko aukera izango dute.

Burdinola Safer Labs (Amoroto), Cikautxo (Berriatua), Eika (Etxebarria), Fagor Arrasate (Etxebarria), Laboral Kutxa, Lantegi Batuak, Itsaskorda (Berriatua), Kide (Berriatua), Leartiker (Markina-Xemein), Maier (Gernika), Nemak (Etxebarria) eta Orbea (Mallabia) enpresek parte hartuko dute Enplegu Azokan. Horrez gain, Lanbide (Ondarroa), Novia Salcedo Fundazioa (Bilbo) eta 42Urduliz programazio eskolak ere beraien stand-ak jarriko dituzte gazteen enplegagarritasuna hobetzeko beste bide batzuk jorratzeko aukera aztertu nahi dutenentzat.

Halaber, Lea-Artibai eskualdeko merkataritza, turismo eta ostalaritzan lana bilatu nahi dutenek, beraien kurrikulumak Leartibai Fundazioaren stand-ean uzteko aukera izango dute.

20 Lan-eskaintza baino gehiago

Hauek dira azokara hurbiltzen direnek eskuratu ahal izango dituzten lan-eskaintzak:

  • Estrusioko Produktu Ingeniaria frantsesarekin
  • Tornu/Fresatzeko makinako langilea
  • Kudeatzaile komertzialak
  • Garbiketarako pertsona
  • Industriako langilea (mekanizatua…)
  • Biltegiko langilea
  • Orga jasotzaile, erretraktil eta frontaldun biltegirako langilea
  • Tailerreko garbitzailea
  • Garapen Proiektuetarako Kalitate Ingeniaria
  • Proiektu Junior Ingeniaria
  • Proiektu burua
  • Ingeniaritza Aurreratua eta Berrikuntzan Proiektu burua
  • I+Gko Diseinu-Ingeniaria
  • Mantentze-lanetarako langilea
  • Mekanizatuko langilea
  • Muntaketa
  • Biltegia eta pintura
  • Administraria
  • Ingeniaritza
  • Customer Service (bezeroentzako zerbitzua)

ARGIBIDE GEHIAGO

pdf Kartela (PDF 550 KB)

DEIALDI-EGILEA

Gaztedi Leartibai

665 70 64 94

Leartibai Fundazioa: Lea-Artibai Berrikuntza Gunea (Markina-Xemein)

nearetxabaleta@leartibaifundazioa.eus

Leartibai Fundazioa