DEIALDIAK

ENPLEGUA JARDUNALDIAK

LEA-ARTIBAIKO ENPLEGU AZOKA

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/06/15

EDUKIA

Leartibai Fundazioak ENPLEGU AZOKAren edizio berri bat antolatu du,  Bizkaia Gazteak Lea-Artibai 2026 ekimenaren baitan. Aurtengo hitzordua ekainaren 15ean izango da, Markina-Xemeinen kokatuta dagoen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean (Xemein Etorbidea, 12A).

Goizeko 10:30etan hasi eta eguerdiko 13:30ak arte, eskualdeko  enpresa eta erakundeak izango dira bertan, bakoitza bere stand-ean, gazteei laneratzeko dituzten aukerak aurkeztu eta lan-poltsa ezberdinetan sartzeko aukera eskaintzen.

Ekimen honen helburu nagusia da eskualdeko gazteen eta enpresen arteko harreman zuzena sustatzea, haien enplegagarritasunean eraginez. Horrela, hainbat lan-eskaintza izango dituzte eskura, eta beraien kurrikulumak stand ezberdinetan uzteko aukera izango dute.

Burdinola, Cikautxo, Fagor ArrasateItsaskorda, Kautenik, Kide, Laboral Kutxa, Lanbide, Lantegi BatuakLea Artibai Ikastetxea, Lea Artibai Mankomunitatea, Leartibai Fundazioa, Leartiker, Maier, Nemak, Novia Salcedo FundazioaOnare eta Orbeak stand-a jarriko dute, dituzten lan-eskaintzak eskura jartzeko.

Lea-Artibai eskualdeko merkataritza, turismo eta ostalaritzan lana bilatu nahi dutenek ere, beraien kurrikulumak Leartibai Fundazioaren stand-ean uzteko aukera izango dute.

Lan-eskaintzak:

  • Administraria
  • Orga eta gidabaimena dituen biltegizaina
  • Administrari laguntzailea
  • Etxez etxeko laguntza-zerbitzuko laguntzailea
  • Lan-poltsa
  • Kutxa eta berrezarpena
  • Zerbitzaria
  • Harakina lanaldi erdian
  • Arrainaren salerosketaren esparruan lan egiteko komertziala
  • Sukaldaria
  • Kontularia
  • Delineatzailea/proiektugilea
  • Dinamizatzaile soziokulturala
  • Robot humanoideen programazioko ingeniaria Industria-ingeniaria. Gutxieneko titulazioa: Mekanikako Ingeniaritza Teknikoa edo Goi Mailakoa
  • Desgaitasuna duen garbitzailea
  • Arrainarekin lan egiteko elikagaien manipulatzailea, bai lonjan, bai lokaletan eta enpresen pabiloietan
  • Sukaldeko eta altzarietako moduluen muntatzailea
  • Gozogintzako lantegiko ofiziala
  • Mekanizazio zentroko langilea
  • Produkzioko langilea
  • Soldadurako langilea
  • Elektrizitateko, mekanizazioko eta soldadurako langileak
  • Erreleboetako ekoizpen lerroko langileak
  • Lorezaintzako langileak
  • Garbitzaileak Busturialdea, Lea Artibaia eta Durangalderako
  • Produkzioko langileak
  • Tailerreko langileak
  • Harrerarako langileak
  • Harategiko langileak
  • Praktikak banku-erakunde batean
  • Kalitate arduraduna
  • Bulego tekniko-komertzialeko teknikaria
  • Eskaintzen teknikaria
  • Ingeniaritzako teknikariak (prozesuak, kalitatea, ekoizpena, proiektuak, produktua). Titulazioa: ingeniaritza mekanikoa, antolaketa, mekatronika, industria ingeniaritza
  • Ekipo elektromekanikoen mantentze-lanetako teknikariak
  • Gizarte-langilea

ARGIBIDE GEHIAGO

jpg Kartela (JPG 1 MB)

DEIALDI-EGILEA

Bizkaia Gazteak Leartibai

665 70 64 94

Leartibai Fundazioa: Lea-Artibai Berrikuntza Gunea (Markina-Xemein)

nearetxabaleta@leartibaifundazioa.eus

Leartibai Fundazioa