Maz Basauri jaialdia bertan behera

Kultura eta sormena

Basauriko Social Antzokiak Maz Basauri jaialdia hartuko du, aurreko urteetako arrakastaren ondoren bederatzigarren edizioa izango duena.

Oraingo honetan zertxobait lehenago izango da, zehazki martxoaren 13-14 eta 20-21eko asteburuetan.
Temples, Manel, Eric Montefusco, La Bien Querida eta 12 Twelve bezalako talde handiez beteta dator kartela. Musika estilo ezberdinek jarriko diote erritmoa mota guztietako ikusleei gozaraziko dien jaialdi honi.

Kontzertu gehienak Basauriko Social Antzokian izango dira. Hala ere, kalean, Samoah, Cäctus eta Dukkha taldeen doako kontzertuez gozatzeko aukera izango duzu.

Aurten joko duten taldeetako batzuk, Sara Zozaya eta Dukkha kasu, Rockein lehiaketaren 2019ko irabazleak izan ziren. Lehiaketaren aurtengo edizioak apirilaren 6ra arteko epea du, parte hartu nahi duten taldeek izena eman dezaten https://www.facebook.com/rockein/).

Sarrerak erosteko hainbat aukera dituzu:

Aldez aurreko salmenta
- Eguneko sarrera: 12 €+ gastuak
- Social Antzokiaren 4. Jardunaldiko Bonua: 30 €+ gastuak

Saltokiak:
- Kutxabankeko kutxazainak
- Sozial Antzokiko lehiatila
- Webgunea: http://www.mazbasauri.com/entradas/

Leihatilan
Eguneko sarrera leihatilan: 15 €

Argibide gehiago

http://www.mazbasauri.com/