Zinema + Abentura = Mendi Film Festival

Kultura eta sormena
Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 13. edizioan, abenduaren 4tik 13ra.
Edizio berezia, pandemiak baldintzatutako urtean eta egoeran. Horri erantzuteko eta indarrean dauden arau eta gomendio guztiak betez, bitarako zinemaldia izango da aurtengoa: Bilbon bertan, aurrez aurreko emanaldiekin, eta Bilbora etorri ezin dutenentzat, online eskaintzarekin.
Film laburren eta filmen artean, hamar egunetan 54 ikus-entzunezko emango dituzte guztira. Horiek guztiak, noski, mendizaletasunari, abentura eta arrisku kirolei buruzkoak. Gainditze irudiak, zalantzarik gabe ileak punta-puntan jarriko dizkizutenak!
Saioak hiru gune ezberdinetan egingo dira: BBK aretoan, Golem Alhondigan eta Euskalduna Jauregian. Saio bakoitzak aurkeztutako guztien artean irabazle suertatu diren ikus-entzunezkoak erakutsiko ditu.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko sarrera salmenta eta Mendi Film Online aktibatuta.
Oraingoz, 2020ko Mendi Film Festivalen programazio osoa eta informazio guztia bere webgunean kontsulta ditzakezu: http://mendifilmfestival.com/MFF/index.php/eu/egitaraua-eta-sarrerak-2020
“Mendiko zinemarik onena Bizkaira iritsiko da abenduaren 6tik 15era”