DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Collage-a tresna artistiko gisa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2025/04/03

EDUKIA

📅 Apirilak 4, 10 eta 11
🕕 18:00-20:30
✏️ Emailea: @valentinatorreszorrilla
🗣️ Gazteleraz
✍️ Izena emateko mail bat bidali merakiespazioa@portugalete.org edo Gazte Gelara etorri Portugaleten.

Tailer honek azterketa kritikoa eta sortzailea proposatzen du, gorputzaren estereotipoak deseraikitzeko eta aniztasuna ospatzen duten narratiba bisualak berreraikitzeko. Ikuspegi sexologiko eta artistiko batetik, teknika grafiko eta digitalekin lan egingo dugu lan propioa garatzeko, XX. mendeko mugimendu artistikoak eta joera garaikideak erreferentziatzat hartuta.

Artistentzat, diseinatzaileentzat eta ikusizko adierazpenean eta identitatean interesa duen edonorentzat.

(Ikastaro hau doakoa da, fidantza bat baino ez da ordaindu beharko, eta ikastaroa amaitutakoan itzuliko da).

DEIALDI-EGILEA

Ezkerraldea Gaztedi

94 472 93 13

Gazte gela, Maestro Zubeldia (Portugalete)

merakiespazioa@gmail.com

Meraki Espazioa