DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Sormeneko Egonaldiak: Meraki sortzaileak

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2023/12/15

BALDINTZAK

16 eta 35 urte bitarteko gaztea izatea eta Ezkerraldekoa.

EDUKIA

Meraki sortzaileak sormenezko egonaldirako programa da, beren proiektuak bultzatu nahi dituzten gazteek berariazko laguntza izatea helburu duena.

Merakik garapen artistikoan, sorkuntzan edo berrikuntzan lan egiteko ingurunea eskaintzen die gazteei, horien sormen-ekoizpena garatu, indartu eta bultzatzeko beharrezkoak diren tresnak eta instalazioak haien eskura jartzen dituelarik.

Horrela, Meraki baliabide eta aukera teknikoak dituen gune bihurtzen da, banakako edo taldeko sorkuntza prozesuak bultzatzen laguntzen duena.

Programa honek beren proiektuak modu intentsiboagoan aktibatzeko eta sorkuntza-praktikan berritzeko aukera ematen die gazteei , lan-plan bat garatu ahal izateko leku bat eskainita. Era berean, esperientzia partekatzeko eta hazkunde pertsonal zein profesionalaz gozatzeko aukera ematen du.

Azken batean, sormena sustatzeko, irudimena indartzeko, esperimentatzeko eta ezagutzak beste sortzaile batzuekin partekatzeko baliabide bat da.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Ezkerraldea Gaztedi

94 472 93 13

Gazte gela, Maestro Zubeldia (Portugalete)

merakiespazioa@gmail.com

Meraki Espazioa