Metro Music Fest Metro Bilbaoren XXV. urteurrena ospatzeko

Kultura eta sormena

Jaialdiak otsailaren 11tik 14ra izango du leku Metro Bilbaoren geltoki ezberdinetan

Bizkaiko Foru Aldundiak metroko ospakizunarekin bat egiten du Metro Music Fest antolatuz. Jaialdiak otsailaren 11tik 14ra izango du leku Metro Bilbaoren geltoki ezberdinetan. Agertokiak zeintzuk izango diren jakiteko zertxobait itxaron beharko bada ere, taldeen identitateak ezagutzera eman dira jadanik.

Metro Bilbaoko erabiltzaileek primerako esperientzia bizitzeko aukera izango dute funketik jazzera doazen estilo anitzeko taldeekin: Lucky Chops, Crazy Jazzers eta Broker Brother’s Brass Band.

Jaialdia Lucky Chops-en emanaldiarekin zabalduko da. New Yorketik datorren taldea da eta musika-hezkuntzarekin benetako konpromisoa du. Otsailaren 11n eta 12an metropoliko herritar eta erabiltzaile guztiei energia eta erritmoa helaraziko die.

Metro Music Fest-en ezin zen falta Bizkaiko banda bat. Crazy Jazzers-ek hainbat urte daramate jazzik onena egiten. Otsailaren 13an publiko zabalari zuzendutako errepertorio atsegin eta dibertigarriarekin arituko dira.

Azkenik, hilaren 14an Broken Brother 's Brass Band taldearen saioaz gozatzeko aukera izango da. Iruñean sortutako taldeak blues, gospel eta jazz doinuak uztartuko ditu, guztien entretenimendurako.

Kontzertuak pasaguneen aurrean izango dira eta ez da beharrezkoa izango sarrera edukitzea, nahiz eta segurtasun arrazoiak direla eta edukiera mugatua izango den.

"Ez galdu Metro Bilbaoren urteurreneko kontzertuak eta egin bat primerako jaiarekin!"