DEIALDIAK

JARDUERAK

Metro Music Fest

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2020/02/14

EDUKIA

Musika-ekimen berritzaile hori otsailaren 11tik 14ra bitartean egingo da eta Metro Bilbaoko hainbat geltokitan kontzertuak eskainiko dituzten hiru musika-taldek hartuko dute parte bertan.

Bizkaiko Foru Aldundia Metro Bilbaoren 25. urteurrenera batu da Metro Music Fest jaialdiaren antolaketarekin; eszenatoki gisa hainbat geltoki izango dituen eta Metro Bilbaoko erabiltzaileei hiru musika-talderekin (Lucky Chops, Crazy Jazzers eta Broken Brother's Brass Band) gozatzeko aukera eskainiko dien jaialdia.  

Jarduketak burutuko diren geltokiak aurrerago jakinaraziko dira.

"Lucky Chops" taldeak otsailaren 11n eta 12an joko du. Talde hau energia altuko funkaren burua izan da mundu guztian 2006an Nueva Yorken sortu zenetik. Taldearen energiaren indarra musikak sendatzeko eta inspiratzeko duen boterea partekatzeko duten nahiak bultzatzen du. Botere hori mundu osoko aretotan entzun ahal izan da, eta taldeak milioika bisita lortu ditu bere online bideoetan. Hogeita bost herrialde baino gehiagotan zuzeneko ikuskizunak eskaini dituzte. Lucky Chops taldeak beteta dute agenda hainbat kontinente zeharkatzen. Taldekideak, era berean, musika-hezkuntzarekin konprometituta daude eta aldizka hezkuntza-programak burutzen dituzte musikarien hurrengo belaunaldiari erakusten eta inspiratzen laguntzeko. "Musikari bikainak. Armonia, erritmoa eta zoramena; horrela deskribatu dezakegu Lucky Chops. New Yorkeko metalen muntaiak nazioarteko arrakasta lortu du New Yorkeko metroan eman dituen kontzertuak eta sare sozialetan eskegi dituzten bideo biralei esker. Duten musika-koordinazioa aparta da; beren arnasketaren maneiua ia ezinezkoa dela pentsa daiteke".  Musika-gaurkotasuneko KUADRO aldizkariaren arabera.

"Crazy Jazzers" taldeak otsailaren 13an joko du. 2015. urtearen amaieran sortu zen Bilbon, 1920ko jazz tradizional ona egiteko xedearekin. Bereziki, New Orleans hiriko kaleko bandetan inspiratu zen: herri-musika, errepertorio oso dibertigarri eta atsegina publikoarentzat. Banda jazz mota honetan ibilbide luzea duten musikariek osatzen dute, musika-estiloak eskaintzen dituen ñabarduren aberastasunean inspiratuta.   Bere xedea da entzuleari genero honetako musika-aberastasuna helaraztea, kalean (desfileak, terrazak eta abar) zein eszenatokietan (jaialdiak, tabernak eta abar) kontzertuak eskainiz.  Mundu guztiak gozatu dezakeen musika.

"Broken Brother's Brass Band" taldeak otsailaren 14an joko du. Hainbat eszenatoki eta kaletan zein Jazz jaialdietan jo izan dute (esate baterako, Donostiako Jazzaldian, Getxokoan, Zaragozako Jazz al margen jaialdian eta Amorebietako kale musikarien Haizetara jaialdian); bai eta herriko jaietan ere. Beren eredu izan diren brass bands-en espiritua duen musika.  Blues, gospel eta jazz onaren bihotz eta arimarekin jotzen dute.2006an Iruñean sortu zen Broken Brothers Brass Band taldeak atzoko eta gaurko New Orleansko kale-taldeen (Hot 8 Brass Band, TBC Brass Band, Stooges Brass Band, Rebirth eta abar) soinua dakar; bere zuzenekoa jai hunkigarria da.

ARGIBIDE GEHIAGO

pdf Kartela (PDF 117 KB)

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia eta Metro Bilbao