NIRE LEHENENGO ERRENTA AITORPENA

Gizarte-konpromisoa

Gutxi barru Errenta Kanpaina 2019 hasiko da. Ez baduzu inoiz errenta aitorpenik aurkeztu, seguraski zalantza asko izango dituzu. Lagunduko dizugu zure buruari egin dizkiozun galdera batzuei erantzunez:

1.Errenta aitorpena aurkezteko betebeharra dut aurten?

PFEZren arabera, zergadunek EZ dute autolikidazioa egin beharrik, lortu dituzten errentak honakoak iturri hauetatik bakarrik jasotakoak direnean:

Lan etekin gordinak:

    • Urteko 12.000 eurora bitarte.
    • 12.000,01 eurotik 20.000 euroraino, ondorengo paragrafoan jasotako kasuetako batean sartuta daudenean izanezik.
      • Ordaintzaile batengandik baino gehiagorengandik jasotzen dituztenean.
      • Lan kontratu bat baino gehiago sinatu dutenean, ekitaldiaren barruan edo indarrean zegoen kontratua luzatuta.
      • Pentsio konpentsagarriak edo zergari lotutako urteko mantenuak jasotzen dituztenean.
      • Arauz jasotako kasuetako batean sartuta daudenean. (75 artikulua).

2. Zein pausu eman behar ditut errenta aitorpena egiteko?

1-Errenta-gakoa jaso ez baduzu, eskatu webgunearen bidez edo telefonoz (94 608 3000)

Ezinbestekoa izango da honetarako:

  • Finantza-erakundeetan aitorpenak egin.
  • Aitorpena Internet bidez egiteko datu fiskalen kontsultara sartzea.
  • Gainera, errentaren gakoarekin Bak gakoa aktibatu ahal izango duzu, eta horrekin modu seguruan egin ahal izango dituzu online izapideak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta beste euskal administrazio batzuekin.

2-Deklarazioa bide hauetako batetik egitea:

  • Internet bidez: www.bizkaia.eus/errenta
  • Erakunde laguntzaileren baten bitartez, modu pertsonalizatuan eta doan. Gogoratu aldez aurreko hitzordua eskatzea (Covid-19 krisia dela-eta, aukera hori eskuragarri egongo da egoerak ahalbidetzen duenean)

*Alokairu bat ordaintzen ari bazara, etxea erosi baduzu edo etxebizitza-kontu bat baduzu, gogoratu zure aitorpenean gehitzea, kenkaria izan baitaiteke (Info gehiago)

3. Zer epe daukat aitorpena aurkezteko?

Maiatzaren 4tik aurrera aurkeztu ahal izango duzu, aurrez aurreko bulegoak ireki eta bi hilabetera arte.

Informazio gehiago: bizkaia.eus/errenta

Zalantzarik baduzu, sare sozialetatik idatz diezagukezu. Facebooken eta Twitterren aurkituko gaituzu: @BizkaiaHacienda

Nahiago baduzu, telefonoz ere jar zaitezke gurekin harremanetan: 94 608 3000

"Ez ezazu zalantzarik izan zure lehen errenta-aitorpena egiterakoan"