Bultzada eman nahi diozu zure karrera musikalari? MUSIKA MASTER duzu aukerarik onena

Kultura eta sormena

Bandak eta solistak musika mundurako trantsizioan laguntzeko helburuarekin, proiektuak baliabideak eskaintzen dizkie 400 artista baino gehiagori

MUSIKA MASTER 2017tik abian bada ere, aurten ekimen berria jarri du martxan: MUSIKA MASTER ZIRKUITUA. Zirkuitu honek toki adierazgarri eta egonkorrak jartzen ditu musikarien eskura, bertan mahai-inguruak, aurkezpenak, eskolak eta, noski, emanaldiak egin ditzaten.

 

Kontzertuak 2019ko ekainean hasi ziren, eta MUSIKA MASTER ZIRKUITUA irauten duen urtean 50 kontzertu inguru antolatzea aurreikusten da. Hauetan, gutxi gorabehera 5.000 pertsona izatea espero da. Emanaldiek La Salve fabrikak, Itsasmuseum Bilbaok, Nave 9k eta Adi Musik-ek, beste batzuen artean, laga dituzten guneetan izango dute leku.

 

Berdin dio solista bazara edo bandaren baten partaide, eman izena hemen eta egin apustu musikaren alde!

Argibide gehiago

http://musikamaster.eus/eu/