DEIALDIAK

ENPLEGUA

Bizkaiko Foru Aldundiko Lan Publikoaren Eskaintza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2020/12/31

EDUKIA

Herri administrazioek giza baliabideen beharrak betetzeko egiten duten lan publikoaren eskaintza da LPE. Ondoren, langile berriak sartzeko dagozkien hautapen-prozesuak egiten dira.

Urtean LPE bat baino gehiago egon daitezke; guztiak Bizkaiko Aldizkarian argitaratzen dira.

Herri administrazioetan langile publikoa izateko hautapen-prozesu bat egin behar da. Ezintasunen bat duten pertsonentzako bereizkeria positiboa eta barne-sustapenerako gordetako muga alde batera utzita, hautapen-prozesua irekia eta lehia askekoa da. Hautapen-prozesuan zenbait proba daude konstituzioaren araberako irizpide batzuei, hain zuzen, publikotasun, berdintasun, merezimendu eta gaitasunari jarraituta, hautagai hoberenak aukeratzeko.

Irtengo diren plazak:

  • 46 Suhiltzaile-gidaria

  • 34 kudeaketa administratibo finantzarioko teknikari ertaina

  • 8 industriako ingeniari teknikoa

  • 15 suhiltzaile zerbitzuko kabo

  • 3 suhiltzaileen zerbitzuko ikuskatzaileorde

  • 15 administrazio orokorreko teknikaria

  • 7 finantza ikuskatzaile

  • 2 erizaintzako diplomadun

  • 9 arkitekto tekniko

  • 3 topografiako ingeniari tekniko

  • 8 zerga-ikuskatzaileorde

  • 7 kudeaketa administratibo finantzarioko teknikari ertain

  •  2 liburutegiko teknikaria

  • 1 agiritegiko teknikari

  • 1 katalogazioko teknikari ertain

  • 2 kultura-proiektuak zuzentzeko teknikaria

  • 6 berdintasunerako goi-mailako teknikari ertain

  • 2 herritarren eskubideak sustatzeko teknikari ertain

  • 2 barazkigintza eta frutagintzako laguntzaile

  • 16 zelatari.

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 406 80 00

Kale Nagusia, 25 (Bilbo)

Bizkaiko Foru Aldundia