DEIALDIAK

ENPLEGUA

Erizain Laguntzaileen bi plaza

IREKIA

Aurkezpen-epea

Noiz arte 2026/02/03

BALDINTZAK

-Titulazioa: uztailaren 30eko Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretuaren 40.3. artikuluan zehaztutako titulu eta ziurtagiri hauek onartuko dira:

  • i. Erizaintzako zainketa osagarrietako teknikariaren titulua —apirilaren 7ko 546/1995 Errege Dekretua—, edo, baliokideak direnez, Klinikako teknikari laguntzailearen, Psikiatriako teknikari laguntzailearen eta Erizaintzako teknikari laguntzailearen tituluak (apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua), edo, hala badagokio, argitaratu eta ondorio profesional berak dauzkan beste edozein titulu.
  • ii. Mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko teknikariaren titulua —azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretu—, edo, baliokidea denez, Arreta soziosanitariorako teknikariaren titulua —maiatzaren 2ko 496/2003 Errege Dekretua—, edo, hala badagokio, argitaratu eta ondorio profesional berak dauzkan beste edozein titulu.
  • iii. Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua —uztailaren 13ko 1074/2012 Errege Dekretua—, edo, baliokidea denez, abenduaren 22ko 2061/1995 Errege Dekretuan ezarritako Gizarteratzeko goi-mailako teknikariaren titulua, zeina ezarri baitzen 2017ko abenduaren 30ean zaintzaileen edo gerokultoreen lanbide-kategorian lan egiten zuten profesionalentzat —Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluaren eta Autonomia eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren Lurralde Kontseiluaren Erabakia, 2017ko urriaren 19ko BOE—.
  • iv. Mendekotasuna duten pertsonei arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan emateko profesionaltasun-ziurtagiria -abuztuaren 1eko 1379/2008 Errege Dekretua-, edo, hala badagokio, argitaratu eta ondorio profesional berak dauzkan beste edozein ziurtagiri. iv. puntu honetako titulazioa izanez gero, horrez gain C2 azpitaldean sartzeko beharrezkoa den bigarren hezkuntzako gradua edo baliokidea ere aurkeztu beharko da

- Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna.

EDUKIA

Txanda irekian eta oposizio-lehiaketa bidez

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Ondarroako Udala

94 683 36 72​

Musika enparantza z/g

Ondarroako Udala