Parrandan, errespetuz

Osasuna eta ongizatea

Galdetu al diozu inoiz zure buruari zergatik dira emakumeak beldurra pasatzen dutenak etxera bakarrik itzultzean?

Imajinatzen duzu, parrandan ateratzen zarenean, zerbait gertatuko zaizulakoan bakarrik ez geratzeko beldurra izatea? Edo zure lagunekin egon ondoren gauean bakarrik etxera itzultzeko ideiak zu ikaratzea? Bada, hori emakume askori gertatzen zaie, festara ateratzen direnean, diskoteka batera joatean edo, gaua koadrilarekin igaro ondoren etxera itzultzean sexu-erasoa jasateko beldur direla.

Urtero, uda eta jaiak iristearekin batera, gehiago dira sexu-erasoren baten biktima diren emakumeak, eta, beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak jai-giroetan indarkeria matxistaren aurkako kanpaina jarri du abian.

#ParrandanErrespetuz kanpaina honen helburua da aisialdian emakumeenganako ditugun jarrera batzuei buruz hausnartzea. Mespretxuzko esamesen aurrean, kanpaina honetan argi uzten da ez dela normala emakumeek beldurra sentitzea edo festetan edo kontzertuetan erasoak jasotzea, eta guztiok jarrera enpatikoagoa eta solidarioagoa erakutsi behar dugula, edozein pertsona, sexua dela ere, eroso eta seguru senti dadin festan eta etxera lasai itzultzean.

Kanpaina sare sozialetan zabaltzen ari da, hala nola Youtube, Spotify, Facebook, Twitter edo Tik Tok, eta garraio publikoan ere kartelak jarriko dira. Gainera, furgoneta batzuk Bizkaiko herri guztietako gaueko aisiako leku nagusietan eta jaietan ibiliko dira, gizartea eta, batez ere, gizon gazteak sentsibilizatzeko, festetan emakumeek jasaten dituzten sexu-erasoen aurka.

#ParrandanErrespetuz kanpainako bideoak ikus ditzakezu esteka hauetan: 1. bideoa eta 2. bideoa.

Gainera, Bizkaibusek eta Bilbobusek bakarrik gauez joaten diren emakumeei laguntzen diete, helmugatik hurbilen dagoen punturaino 22:30etatik hurrengo eguneko 06:30ak arte, linea guztietan. Gidariari garaiz jakinarazi behar zaio non jaitsi nahi duen, betiere linearen ibilbidearen barnean. Segurtasunagatik autobusa toki horretan gelditu ezin bada, tarteko geralekua hurbilen dagoen tokian eginen da, eta autobusaren aurreko atetik jaitsi beharko da beti. Liburuxka honetan ikusiko duzu nola funtzionatzen duen Bizkaibus eta Bilbobus zerbitzu honek. Gauez egiten ditugun joan-etorrietan seguru sentitzeko beste modu bat.

#ParrandanErrespetuz