Prestatu zure etorkizuna GAZrekin

Gaz. emantzipaziorako zerbitzua

Enplegua Etxebizitza Prestakuntza

Zure emantzipaziorako erantzun guztiak

Orain emantzipatzea errazagoa da GAZekin! 18 eta 34 urte bitarteko gazteentzako informazio- eta aholkularitza-zerbitzua, zuen etorkizuneko erabakietan laguntzeko helburu nagusiarekin sortua. Proiektu honek zure familia-etxetik ateratzeko eta autonomia-ibilbideak izateko tresnak ematen dizkizu.

Zerbitzu honek informazioa, orientazioa, bitartekaritza, aholkularitza eta laguntza integrala, jarraitua eta pertsonalizatua eskaintzen ditu, gazteak honako arlo hauetan emantzipatzeko: prestakuntza, enplegua, etxebizitza, mugikortasuna eta laguntzak. Gainera, informazio-hitzaldiak, jarduerak eta tailerrak ditugu, zure potentziala eta talentua garatu ahal izateko.

Kontatzen dizugun horretan interesa baduzu, bi modutan parte har dezakezu: Lehen kontaktua eduki zehatzak eta eguneratuak GAZ.eus webgunean kontsultatuz izan dezakezu. Baina arreta zuzenagoa eta pertsonalagoa nahiago baduzu, langile espezializatu batzuk izango ditugu, prozesu osoan zehar aholkuak eta laguntza emango dizutenak.

Hauek dira bi komunikazio-bideak:

  • Aholkularitza pertsonalizatua 646 109 126 telefono-zenbakiaren bidez (WhatsApp bidez) edo gaz@euskadi.eus posta elektronikora.
  • GAZ komunitatea: espazio birtual bat, beste gazte batzuekin esperientziak trukatzeko, informazio berriaz elikatzeko eta besteen esperientziatik ikasteko.

Proiektua hainbesteko itxura hartzen ari da, ezen azken urte honetan Bizkaian aurrez aurre arreta emateko lehen bulegoa sortu baita. GAZ Bilbao, La Perrera (Sabino Arana 50, Basurtu) edo GAZ Barakaldo Gazte Bulego (San Juan 17, Barakaldo) bulegoetara hurbildu zaitezke astelehenetik larunbatera.

Gaur egun, "Hegan egiten laguntzen dizugu. Zure emantzipaziorako erantzun guztiak ". Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta ez galdu egun bat gehiago ere zure etorkizunean inbertitu gabe!

Hegan egiten lagunduko dizugu