Profesionaltasun-ziurtagiriak

Enplegua Prestakuntza

Eman hurrengo pausoa zure lan-etorkizunerantz

Profesionaltasun-ziurtagiriak pertsonek lan-administrazioaren esparruan lanbide-kualifikazioa dutela egiaztatzen duten dokumentuak dira, edo, bestela esanda, lan-jarduera bat egiteko gaitasuna dutela bermatzen dute.

Edozein aukeraketa prozesuan, publikoa zein pribatua izanik, ziurtagiri honek zure kurrikulum profesionala handitzen du, formakuntzak aukera berriak eskaintzen baititu. Gainera, estatu osoan balio dute.

Ziurtagiri hauetako bat eskuratzeko, lurralde historiko osoan banatuta dauden Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ziurtagiria duten prestakuntza-zentro edo -erakunde egiaztatu batean eman izena. Lan esperientziaren eta/edo prestakuntza ez-formalaren bidez eskuratu dituzun gaitasun profesionalak onartuz ere egin dezakezu, betiere deialdi bat irekita badago.

Zuk prestatzeko 600 lanbide-kualifikazio baino gehiago daude!

Profesionaltasun Ziurtagiri bati dagozkion gaitasun unitateak gaindituta edo gaitasun horiek aitortuta, ziurtagiria eska dezakezu Lanbiden.

Zer abantaila ditu zure etorkizunerako profesionaltasun-ziurtagiri batek?

  • Enplegurako lanbide prestakuntzaren bidez, lan esperientziaren bidez eta beste bide batzuen zehar lortutako gaitasun-atalen bidez lortutako lanbide-kualifikazioa egiaztatu ahal izango duzu.
  • Araututako lanbide jakin batzuetan eskatzen diren ziurtagiriak eskuratu dituzula erakutsi ahal izango duzu.
  • Etengabeko ikaskuntza erraztu ahal izango duzu, prestakuntza eskuragarri eta malguaz, moduloka egituratua, ziurtagiriei lotutako prestakuntza-eskaintza egiaztagarriaren bidez.
  • Zure laneratzea edo mugikortasun profesionala lagundu ahal izango dituzu.
  • Zure kualifikazio-maila hobetu ahal izango duzu.

Profesionaltasun ziurtagiarien eta Lanbide Heziketako tituluen artean dagoen baliokidetasuna

Lanbide Kualifikazio Katalogo Nazionala

  • Katalogo Modularra
    • Modulu 001
    • Modulu 002
    • Modulu 003
    • Modulu 004
  • Enplegurako prestakuntza
    • Profesionaltasuna ziurtagiria (PZ)
    • Modulu 002 (BALIOKIDETASUNA LHrekin)
  • Lanbide Heziketako titulua (LH)
    • Modulu 001
    • Modulu 002 (BALIOKIDETASUNA PZrekin)
    • Modulu 003

Argibide gehiago

Lanbide

Ez itxaron gehiago zure lan-etorkizunerantz hurrengo urratsa emateko!