DEIALDIAK

DIRU-LAGUNTZAK

Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horientzat laguntza emateko programa

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2021/10/15

BALDINTZAK

  1. Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko etorkizun handiko kirolari izaera aitortzea nahi duten kirolariek baldintza hauek bete beharko dituzte:
    • a) 2021erako kasuan kasuko Bizkaiko federazioaren bitartez lizentzia izapidetuta izatea.
    • 1998 eta 2006. urteen artean (biak barne) jaioak izatea.

    Salbuespen gisa, urte horiek baino lehen edo ondoren jaiotako kirolariak sartu ahal izango dira, betiere kasuan kasuko federazioak behar bezala justifikatzen badu txosten batean, zeina kirolariak aurkeztuko baituen eskabideak aurkezteko epearen barruan.

    Federazio txosten hori ez da loteslea izango. Kirol Zerbitzuak proposatu dezake txostena aurkeztu duten kirolariak ez sartzeko, beti ere zergatia arrazoitzen badu.

  2. 2020ko irailaren 23tik 2021eko irailaren 30era (egun biak barne), gutxienez 5.oinarrian datorren kirol-merezimenduren bat lortu duten kirolarien eskabideak baino ez dira aztertuko.

EDUKIA

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariakdetektatu eta horiei laguntza emateko 2022ko denboraldiko programan parte hartzeko izena emateko epealdia irekiko du 2021eko urriaren 1etik 15era arte.

Bizkaiko Foru Aldundiak etorkizun handiko kirolari izaera aitortu ondoren, izaera horri eutsiko zaio 2022ko abenduaren 31ra arte.

Dokumentazioa eta epeak:

  1. Bizkaiko Foru Aldundiak 2022ko etorkizun handiko kirolari izaera aitortzeko aurrez aurreko eskabideak eranskineko eredu ofizialean (I inprimakia-EK1 eredua) aurkeztu behar dira, behar bezala beteta. Eredua web-orri honetan eskura daiteke:http://www. bizkaia.eus//kulturadirulaguntzak

    Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez aurkeztuz gero, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita betetzeko eta egoitzan aurkezteko dauden eredu berezien araberako eskabideak erabili beharko dira.

    Kirolari adingabeen eskabideak aitak, amak edo legezko ordezkariak aurkeztuko ditu.

    Kirolari bakoitzeko EK1 inprimaki bakarra bete beharko da.

  2. Eskabideekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
    • 2021 urteari dagokion federazio lizentziaren kopia.
    • Kasuan kasuko kirol merezimenduak egiaztatzeko dokumentua, dagokion federazioak emana.
    • Kirolaria Dekretu honen 3.1.b) oinarrian ezarritako urteak baino lehen edo ondoren jaio bada: sar dadin behar bezala justifikatzen duen kasuan kasuko federazioaren txostena.
    • Legezko edo borondatezko ordezkaritzaz jardunez gero, ordezkaritza zuzenbidean baliozkoa den edozein frogabide erabiliz egiaztatzea.

Hautaketa-irizpideak:

Bi zerrenda egingo dira etorkizun handiko kirolaritzat jotako pertsonekin (I. maila eta II. maila), kirol-merezimenduei begira. Hautaketa irizpideak honakoak izango dira:

I. maila

  • Europako edo munduko txapelketetan parte hartzea, baldin eta parte hartzeko aldez aurreko sailkapena behar bada (herri kirolen modalitatean izan ezik).
  • Estatuko selekzioarekin nazioarteko lehiaketan parte hartzea, baldin eta dagokion denboraldian Europako edo munduko txapelketarik egiten ez bada (herri kirolen modalitatearen kasuan, euskal selekzioarekin parte hartzea Estatuko selekzioarekin parte hartzearen parekoa da ondorio guztietarako).
  • Estatuko errekor absolutua haustea.
  • Estatuko maila goreneko lehiaketa erregularrean kategoria absolutuan parte hartzen duen taldeko kidea izatea.
  • Euskal pilota modalitatean, profesional-aurreko kontratua izatea.
  • Tosta finkoko arraunketako modalitatean, gutxienez Eusko Label ligan edo Euskotren Ligan egindako estropaden erdietan arraun egitea.

II. maila

  • Dagokion nazioarteko federazioaren egutegian sartutako nazioarteko lehiaketan parte hartzea.
  • Lehen, bigarren edo hirugarren postua egin estatuko banakako txapelketan. Kluben edo taldeen arabera lortzen diren postuak ez dira baliozkoak izango.
  • Estatuko modalitateko selekzioarekin kontzentrazioetan edo teknifikazioetan parte hartzea (herri kirolen modalitatearen kasuan, euskal selekzioarekin parte hartzea estatuko selekzioarekin parte hartzearen parekoa da, ondorio guztietarako).
  • Bere adinari edo goragokoari dagokion estatuko maila goreneko lehiaketa erregularrean parte hartzen duen talde bateko kide izatea.
  • Tosta finkoko arraunketa: trainera, batel eta trainerilletan, estatuko txapelketan lehen postua lortzea.

2022an etorkizun handiko kirolaritzat jo beharrekoen zerrenda eta berauen I. maila eta II. maila arteko banaketa zein etorkizun handiko kirolaritzat jotzerik ez legokeenen zerrenda Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari proposatuko zaizkio Kirol Zerbitzuaren txosten bidez, behin betiko ebazpena eman dezan.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6083525 / 94 6082401

Rekalde zumarkalea, 30 - 1

KIROLAK