DEIALDIAK

IKASTARO ETA TAILERRAK

Pump Tracks Masterclass

ITXIA

Aurkezpen-epea

Epea amaituta 2024/07/12

EDUKIA

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta pumptrack-eko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  1. Hastapena: (10:00-11:55) Oraindik pumptrack praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  2. Hobekuntza: (12:00-14:00) Pumptrack-ean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

EGUTEGIA

  • Ekainak 15: Berango
  • Ekainak 16: Sopuerta
  • Ekainak 22: Ugao-Miraballes
  • Ekainak 23: Abadiño
  • Ekainak 27: Mungia
  • Uztailak 13: Arrankudiaga
  • Uztailak 14: Zorroza

IZEN-EMATEA

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 10 urtetik gorako pertsona guztiek Pumptrack-eko Masterclass saioetan izena ematera animatzen ditugu.

ARGIBIDE GEHIAGO

DEIALDI-EGILEA

Bizkaiko Foru Aldundia

94 6082404

Errekalde zumark., 30 - 2 (48009 Bilbo)

Kirolak