“SAREGILEAK PROIEKTUA: GAZTEENGANDIK, GAZTEEKIN ETA GAZTEENTZAT”

Partaidetza

Zuen premiak eta galderak zein diren jakin nahi dugu, erantzunak ematen eta aukerak sortzen laguntzeko.

Saregileak gazteak gara, eta hau dugu helburu:  Bizkaiko beste gazte batzuei Aldundiak eta lurraldeko zenbait eragile publikok eta pribatuk sortzen dituzten aukerak ezagutaraztea eta hurbiltzea

Bizkaia probetxuzko aukeraz beteta dago.

Gure zeregina pertsonak, proiektuak eta eragile publiko eta pribatuak harremanetan jartzea da, gauzak  benetan gerta daitezen eta bizi-proiektu bat garatu dezagun.

Konektatuko gara?

Instagramen,  Twitterren  edo Facebooken ezagutu  gaitzakezu (@Bizkaia Gazteak).

Instagramen @bizkaiagazteak kontura helaraz diezazkigukezu zure kezkak, beharrak edo proposamenak.

Guk ere ezagutu nahi zaitugu, eta zerbait behar duzunean zurekin harremanetan jarri.

 

Nor gara  gu?  

Olatz naiz, Barakaldokoa, eta 26 urte ditut. Alaia, langilea eta naturala naiz, edo horretan saiatzen naiz behintzat. Duela pare bat urte Psikologia gradua amaitu nuen eta, masterra hasi aurretik, nire bizitzako beste alderdi batzuk aztertzea  erabaki nuen.Beraz, burua argitzeko, bidaiak egin ditut eta hizkuntzak praktikatu. Gainera, saregile aritzeaz gain, hainbat arlotan lan egin dut: giza baliabideetan, komunikazioan, sare sozialetan eta, labur bada ere, ikerketan.

Proiektu honetan, “Globalki pentsatu, tokian jardun” ideian oinarrituta, eurek uste zuten eragina baino handiagoa izan duten gazteak ezagutzeko aukera izan dugu.

Kaixo, Iñigo naiz eta 24 urte ditut. Urtebete eta bi hilabete saregile gisa igaro ondoren, berriz ere martxan jarriko naiz zuek ezagutzeko eta zuen galderei entzuteko eta lanbiderako zein prestakuntzarako lagungarriak izan ditzakezuen aukeren eta loturen berri emateko.

Niri buruz esan behar dizuet Lehen Hezkuntza ikasi nuela maisu izateko eta, amaitu nuenetik, saregile izateaz gain, trebatzen eta ikasten jarraitu dudala; izan ere, oso gogoko dut  gauza berriak ikastea eta beste pertsona batzuk ezagutzea eta horiei entzutea.

Hainbat ekimenetan, ikastarotan eta kongresutan hartu dut parte; Erasmus bekaren bidez, atzerrira bidaiatu dut eta han bizi izan naiz, … Aukera horiek dira, besteak beste, bildu eta zuei helarazi nahi dizkizuegunak.

Aukerak sortu? Nola? Zergatik?

Saregile Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektua da, gazteekin eta gazteentzat sortutakoa..

Proiektu honetan, bideratzaileak gara; gazteak ezagutzen ditugu eta administrazioak eta hainbat eragilek haientzat duten guztia hurbiltzen diegu, aukerak sortzeko haien bizi-proiektua lurraldean gauzatu ahal izan dezaten eta haien bizi-premia ia guztiak ase ahal izan ditzaten.

Elkartu egiten gara, elkar ezagutzen dugu, gazteen nahiak eta erronkak zein diren jakiten dugu. Hori guztia, baina, era informalean, geu ere gazteak garelako eta horrela gustura sentitzen garelako.

Gainera, eragile publiko eta pribatuekin harremanetan jartzen gara, zuzenean jakiteko zer eskain diezaguketen.

Eta, azkenik, topaketetan egindako kontaktuei esker, gazteen sare bat sortzen saiatzen gara, gustuak eta prestakuntza kontuan hartuta, zuen kezkak, azken finean, eragileen eta gazteen arteko harremana sustatzen saiatzen gara.

Besterik gabe, laister ikusiko dugun esperantzaz, Saregile taldeak besarkada itzel bat ematen dizue.