Mungialdean gazteei zuzendutako telefono bidezko laneko eta prestakuntzako orientazio zerbitzua

Enplegua eta ekintzailetza Hezkuntza eta prestakuntza

Ekimen hau martxan egongo da Gobernuak ezarritako alarma-egoerak irauten duen bitartean, abisu berriren bat jaso arte, enplegu-bilaketa aktiboan dauden edo prestakuntza zabaltzeko interesa duten gazteei laguntzeko. 

Mungialdeko udalek (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia), Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, telefono bidezko orientazio-zerbitzu berri bat jarri dute martxan Udal Gaztedi Mungialdea programaren barruan, une honetan dugun egoeratan eskualdeko (18 eta 30 urte bitarteko) gazteei enplegua eta prestakuntza bilatzen laguntzeko.

 Ekimen honen helburua hainbat tresnaren bidez:

•      Interesdunen lanbide-profila zehaztuta.

•      Curriculum vitaea egiteko laguntza.

•      Enplegua bilatzeko eskuragarri dauden baliabideak ezagutaraztea.

•      Dauden prestakuntza-aukerak ezagutaraztea, bai sartzeko baldintzak eta izena emateko datak ere.

•      Gazte Bermea Sistemari buruzko informazioa.

Zerbitzu hau Mungialdeko Behargintzak ematen du, nahi duten pertsonei arreta pertsonalizatua emateko asmoarekin.

Zerbitzu hau eskuragarri daukazu 688644526 telefono zenbakian.