Nahi baduzu lortu dezakezu!

Hezkuntza eta prestakuntza Partaidetza

Hezkuntza irauli eta indartze pertsonal, berritzaile eta kolaboratzailea bultzatu nahi dugu!

Sormen proiektu berritzailea da, Aldundiak diruz lagundutakoa, eta ekintzailetza sustatzea du helburu, ekintzaile izateko hautua egiten duen pertsona bakoitzaren talentua garatzea eta, aldi berean, haren gaitasun guztiak sustatzea.

Horretarako, tailerrak diseinatu eta martxan jarri genituen Bizkaiko hamaika ikastetxetan. 15 eta 18 urte bitarteko 350 gazte baino gehiagorekin egon ginen, eta emaitza oso positiboa izan zen: "Gehiagorako gogoz geratu ziren!".

Amets, Ane, Carlota eta Irati gara, lau gazte ekintzaile, SORMEN  enpresaren buru, STRØM Junior Enpresaren ekimena.

SORMEN  proiektu berritzailea da, eta ekintzailetza sustatzea du helburu, ekintzaile izateko hautua egiten duen pertsona bakoitzaren talentua garatzea eta, aldi berean, haren gaitasun guztiak sustatzea.

Gaur egun bizi dugun konfinamendu-egoera ikusita, gure aletxoa ekarri nahi dugu eta zuen egunak atseginagoak eta dibertigarriagoak egiten lagundu.

Gure Instagram @sormeneuskadi  bidez, aldian-aldian argitaratzen ditugun jokoak, erronkak eta jarduerak eskaini nahi dizkizuegu.

Era berean, proposatzen ditugun jarduerak eginez bideoak bidaltzera animatzea gustatuko litzaiguke, baita ekimenaren parte izatea eta erronka berriak proposatzea ere. 

Argibide gehiago

https://sormen.es/eu/

"Zuen zain gaude!"